Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/30 21:45:52.914 GMT+1

Igandeko paseoa

Ohitura bitxi bat bilakatu zait igande arratsaldetan Gasteizen egiten dudana. Kasualitatea izan da azken bi aste bukaera hauetan Gasteizera etorri behar izan naizela eta bietan arratsaldean pasiora irten naizela zeregin batzuk nituelako.

Gainera kasualitatea diot, bi kasu horietan goizean zerbait egin izan dudalako. Iragan astean Urduñako mendi duatloia eta aste honetan San Roman de Campezon mendi bizikleta irteera bat.

Baina hala ere gustura irten naiz bi aldi horietan eta Gasteizeko haize freskoa aurpegian sentitzea izugarria iruditu zait. Uste dut aste bukaeratan gehiagotan etortzen banaiz eta zereginik ez eduki harren kalean, paseo hori ematera irtengo naizela (eguraldiak laguntzen badu, kar, kar, kar…).

Nork: piban.2007/10/30 21:45:52.914 GMT+1
Etiketak: igandeak orduña kirolak gasteiz araba bizkaia euskadi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Lasai, beste batzuek ere horrelako ohiturak ditugu. Igande goizetan asko gustatzen zait egunkaria hartzea eta taberna batean irakurtzea kafearen laguntzaz.

Arratsaldetan ere gustagarria da pasio bat ematea, polarrarekin goraino, musika lasaitxuaren laguntzaz.

Zahartrosisaren erruz izango da? Kar, kar, kar!

 

Nork: Nahikari.2007/10/31 13:12:53.348 GMT+1
www.goiena.net/blogak/begietatik

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak