Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/05 10:00:56.643 GMT+2

Hurrengo astebukaerak kirolaz gozatzeko hamaika aukerekin

Gaurtik hasita eta maiatzaren 27ra arte, kirolaz gozatzeko hainbat aukera izango ditugu gure lurraldean eta hemendik at ere. Nik txapelketa batzuetan parte hartuko dut, eta besteak gozatzeko aukera izango dut ikusiz.
Hemen ikus dezakezue agenda txiki bat datozen astebukaeretan gertatuko denaz.

Maiatzak 5. Gaur.
Eibarko XVIII. duatloia. 15:30etan.
Maiatzak 6. Bihar.
Gasteizen, Martin Fiz V. nazioarteko maratoia. 09:30etan. Ordu berdinean 10 kilometroko lasterketa herrikoia.
Maiatzak 12.
25. Arrasate-Oñati herri lasterketa. Jantzi kirola euskaraz! 18:30etan.
Maiatzak 13.
Donostiako maratoi erdia. 10:30etan. Irteera eta helmuga: Kursaal kuboetan.
Maiatzak 20.
Gasteiz outdoor festival. Espainiako mendi bizikletako txapelketa maratoi eran. Armentiako basoan.
Maiatzak 26.
Bilboko III. duatloia. 16:00. Esprint distantzia.

Telebistan kirolaz gozatzeko.

Maiatzaren 12tik aurrera. Giroa. Txirrindularitzako lehen handia.
Maiatzaren 12tik 13ra. Espainiako 1 formulako Sari Nagusia.

Ikusten duzuenez hurrengo larunbat eta igandeetan kirolaz gozatzeko aukera ugari izango ditugu. Ez ezazue aukera hauek desprobetxatu!!!

Nork: piban.2007/05/05 10:00:56.643 GMT+2
Etiketak: eibar bilbo txirrindularitza astebukaera kirolak giroa gasteiz 1f araba gipuzkoa bizkaia euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak