Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/23 16:30:10.909 GMT+2

Hotz Gasteizen

Badirudi udazkenean eduki dugun txolloa eguraldiarekin amaitu zaigula Gasteiz aldean. Iragan ostiralean mendiko bizikleta hartu nuen eta Landara egin nuen joan etorria. Gezurra badirudi ere kulote motza eta maillot bat mahuka gabekoa eraman nuen. Arratsalde hartan tenperatura ez zen oso beroa bizikletaz ibiltzeko, ezta ere larregiko hotza.

Gaur ordea eguna goizean goiz lainotuta irten da eta horrek kalean neguko freskoa jasatea eragin du. Beraz hemendik aurrera etxetik irteten garenean arropa gehiago eraman beharko dugu.

Hala ere, ni ez naizenez oso normala eguraldiarekin (gehiengoaren kontra gustatzen zaidalako joatea batez ere) nahiago dut hotza beroa baino, kar, kar, kar.

Nork: piban.2007/10/23 16:30:10.909 GMT+2
Etiketak: araba klima gasteiz udazkena euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak