Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/10 12:57:51.486 GMT+1

Hogeita lau kilometroa

Biharamuna

Gaur debagoiendar askok biharamuna izango dute atzoko esfortzuaren ostean. Atzo Behobia-Donostia lasterketa ostean hurrengo erronketan pentsatu beharra dago. Gaurko eguna berezia izaten da. Sailkapenak ikusi Diario Vascon eta Asteleheneko goienkarian, saiatu egunkarietan agertzen diren argazkietan zure burua aurkitzen, lanera itzuli eta atzoko abenturak kontatu (Behobiako irteera, lasterketako giroa, jendearen animoak entzutea zure izena esaten.

Ikusten dudanaren arabera, korrikalaria dena hurrengo helburuan pentsatuko du (maratoia agian hilaren 30ean edo Santurtzi-Bilbo herri lasterketa egun berean, maratoi erdia Gasteizen abenduaren 21ean, Oñatiko San Silvestrea urte amaierako egunean…). Baina korrikalaria ez dena eta Behobia egin duena gaurtik aurrera korrika egiteari utzi egingo dio. Pena bat da urtero gertatzen direlako horrelako kasuak. Behobia baino hilabete lehenago ohikoa izaten da kaleak korrikalariz beteta egotea. Hemen Gasteizen asko nabaritzen da hori kultura handia dagoelako korrika egiteko eta D eguna igaro ostean kale berdinetara joaten baldin bazara ordu berdinetan, utzik egoten dira. Gutxi batzuk geratzen gara korrika egiten jarraitzen dugula.

Baina zorionez gizartea aldatuz doa eta urteak igaro ahala gero eta jende gehiagok jarraitzen dute korrika egiten. Kirol honek engantxatu egiten du, eta nola gainera. Hilaren bukaeran 2000 korrikalari baino gehiago batuko gara Donostiako Anoeta estadio inguruan 42 kilometrori aurre egiteko. Horietako batzuk atzo Behobian izan ziren, beste batzuk ordea (zerbitzari bat tartean) proba ez egitea erabaki genuen.

Nork: piban.2008/11/10 12:57:51.486 GMT+1
Etiketak: irun korrika donostia maratoia araba gasteiz behobia kirolak euskadi gipuzkoa behobia-donostia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak