Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/24 22:33:45.187 GMT+1

Hogeita hemezortzi kilometroa

Azken astea

Zazpi egun soilik falta dira maratoiaren egunerako. Oraindik nerbioak ez dira oso handiak, tentsio bai ordea. Guztiz mentalizatuta nago, behin eta berriro ikusten dut lasterketa. Behin eta berriro ikusten dut amaiera. Behin eta berriro ikusten dut Madrileko etorbideko irteera goizeko bederatzietan.

Aste hau nahiko lasaia izango da entrenamendu aldetik baina eguraldiari dagokionez… denboraldiko lehen elurteak izango dira!!! Hori bai Ana Urrutiari entzun diot aste bukaera lasai eta eguzkitsua izango dugula. Ea egia den.

Korrikari dagokionez gaur berrogeita bost minutu egin ditut. Bihar berrogei inguru egingo ditut. Asteazkenean eta ostegunean ordu erdi eta ostiralean ordu laurden edo hogei minutu. Larunbatean deskantsatu egingo dut guztiz, ahalik eta energia gutxien gastatuz, horretarako egun osoan etxean egingo dut eta igandean goizeko bostak eta erdi seiak inguruan altxatuko naiz gosaltzeko.

Aste interesgarri eta polita dator eta gozatu egingo dut momentu oro.

Nork: piban.2008/11/24 22:33:45.187 GMT+1
Etiketak: elurra maratoia anaurrutia kirolak eguraldia entrenamenduak korrika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak