Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/16 08:00:57.923 GMT+1

Hogeita hamar kilometroa

Ikaztegietako XVI. kross herrikoia

2008-11-16 Igandea, 11:00

10 kilometro

We are ready!!!

Aste bukaera bikaina izan da. Larunbatean 40 minutu korrika lasai eta igandean lasterketa. Aurretik 25 minutuko beroketa eta ondoren 40 minututik behera 10 kilometrotako Ikaztegietako herri lasterketan. Eta ondoren beste hamar-hogei bat minutu muskuluak nasaitzeko.

Sentsazioak oso onak izan dira eta igandeko antolakuntza ere oso ona. Errepide guztia guretako, dortsalaren prezioa merkea, dutxak (hasieran beroak bukaerarako iritsi nintzenerako hotzak zeuden baina tira azkenean etxean dutxatu nintzen), jendetza (200 korrikalari baino gehiago egongo ginen eta hori Behobia igaro dela) eta gauzarik onenetakoa Ikaztegietako bezalako herri txiki batentzat, bukaeran debalde luntx bat eman zuten korrikalari eta lagunei. Orokorrean oso pozik nago egin dudanarekin astebukaera honetan.(Kronika igande arratsaldean)

Nork: piban.2008/11/16 08:00:57.923 GMT+1
Etiketak: gipuzkoa ikaztegieta lasterketak euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak