Aste
bukaera disfrutatzeko
Aste bukaeraren zati handi bat Oñatin igaroko dut. Gaur arratsaldean klaseak amaitu ostean Gasteizen hara abiatuko naiz. Bihar egun gehiena herrian igaroko dut eta goizean entrenamendu lasai bat burutuko dut (ziurrenik Olateko itzulia), ia ordubetekoa. Ondoren Mario iloba etorriko zaigu etxera eta bere konpainiaz disfrutatzeko aukera izango dugu egun osoan zehar. Gurasoek ezkontza bat dute eta igandean etorriko dira bere bila. Larunbat arratsaldean Azkoitiara hurbilduko naiz bertako herri lasterketa ikustera eta igande goizean Donostiara joango naiz hockey belarreko partidu bat ikustera. Gero Gasteizera itzuliko naiz eta lanen bat edo beste egingo dut astea hasi baino lehenago. Beraz esandakoa, aste bukaera honetan presarik ez eta disfrutatzeko aukera handia.
Idatzi artikulu bat