Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/18 09:13:01.793 GMT+1

Hogeita hamabi kilometroa

Etxegarate

Bidaiei buruz hitz egin dut baina ez dudana hitz egin bidaian aurki daitezkeen parajeei buruz izan da. Badago Gasteizen korrika ibiltzen garen talde lagunen artean portu bat behin eta berriz igarotzen duguna lasterketetara joaten garenean. Portu hori nafarroa eta gipuzkoa artean kokatua dagoen Etxegarate da.

Gehienetan gipuzkoara joaterakoan hortik igaro behar dugu eta dagoeneko oso ohikoak egiten zaizkigu errepide horretako bihurgune guztiak. Gure kirol bizitzan kokatu den portu bat izan da.

Bizitzan zehar leku askok ikuspuntuen arabera esanahi bat edo beste hartzen dute. Guretako Etxegaratek atletismo usaina dauka eta 30ean handik igaro ez arren, Oñatitik joango naizelako Donostiara, behin baino gehiagotan gogoratuko naiz egindako bidaiez eta igaro ditudan aldi guztietan Etxegarateko portua probintzia batetik bestera igarotzeko.

Nork: piban.2008/11/18 09:13:01.793 GMT+1
Etiketak: korrika donostia maratoia oñati nafarroa kirolak etxegara gipuzkoa euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak