Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/01/26 21:31:10.783 GMT+1

Historiako pelikula onenak

Askotan galdetzen digutenean, zein da gustukoen duzun pelikula? Bi erantzun posible daude, lehenengoa ez erantzutea (hamaika arrazoi egon daitezke, horien artean ez gogoratzea ikusi dituzun pelikula guztiak edo ez jakitea zein den gehien gustatzen zaizuna) eta bat esatea baina hortik ordu batzuetara berriro oroitaraztea galdera eta damu izatea. Horregatik jarraian nire uste apalean zinemaren historia garaikidean egin diren pelikularik onenak aipatuko ditut, eta horretarako nire irizpide propioak jarraituko ditut (garrantzitsuena: zerbait eragiten didaten pelikulak asko gustatzen zaizkit). Hor doa lista:

  • Forrest Gump (Behin ikusi eta betiko geratzen zaizu memorian).
  • Rocky (Pasarte ugari historikoak dira. Zein ez da joan Philadelphiara eta hango eskailera igo Balboa boxeolaria bezala?).
  • Karate Kid (Mutil ugarik amesten dutena gauzatzen du Samuel Larusso karatekariak, lana eginez bere espezialitatean onena izan).
  • Jurassic Park (Ordu pare batez berriro sinetsi genuen posible zela dinosauroak bizitzara bueltatzea).
  • Jack (Negar batean bukatzen da pelikula mutikoa 18 urterekin unibertsitatera joaten denan, baina errealitatean 80 urte inguru dituelarik).
  • Hook (Gure gaztaroko ipuinetako pertsonaia baten istorio ezezaguna askorentzat).
  • Cool Runnings, Elegidos para el triunfo (Motibatzeko pelikula dudarik gabe.).
  • El club de los poetas muertos (Adaptazio eskas xamar geratzen da liburutik pantailara. Gomendagarriagoa da lehenengo liburua irakurtzea eta ondoren filma ikustea).
  • Regreso al futuro (George Lucasen arte lanetako bat, kotxearekin denboran bidaiatu genezakeela nahi izan genuen askok hori ikusi ondoren).
  • La milla verde (Justizia askotan itsua denaren froga, garaia desberdina izan arren errealitatearen isla)
Eta zuen pelikula gustukoenak zeintzuk dira? Zein uste duzu falta dela lista honetan?

Nork: piban.2008/01/26 21:31:10.783 GMT+1
Etiketak: historia zinema pelikulak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nire film gustokoenak? Asko eta zuk esan bezela idatzitakoa idatzita gero damutu egingo naiz, baina beno, batzuk aipatuko ditxut:

  • Fight club (nere generazioa ondo errepresentatzen duelako)
  • Una historia del bronx (Goodfellas pelikulako historia asko gustatzen jatelako)
  • Do the right thing (King vs Malcom X)
  • El sentido de la vida (pentsatzea eragiteaz gain barregarria delako)
  • Pulp fiction (tarantinon danak gustoko ditudalako)
  • Matrix (filosofia gustoko dudalako...)
  • La haine (gorrotoaren emaitz)
  • ...

Nork: Demonocrazy.2008/01/27 15:20:47.792 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/demonocrazy/

bueno, deskubriuten ibili na zelan diazten ban blogin eta okerreko eunin erantzutzut bañe bueno..:S:S

Nork: .2008/01/27 21:46:04.998 GMT+1

Demonocrazy!!!

Ados nau Matrix eta Pulp fiction-kin (bigarrena hasiera dakot ikusitta). Bestiak ez dakot ikusitta. Ta una historia del bronx, bastante barrixa da ez? Hori badakot gogua ikusteko.

Nork: piban.2008/01/27 21:48:46.191 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/leihoa

Berrixa... 1993 kua da. Robert de nirok zuzendari lana indako lehen pelikulia. Neri asko gustatzen jat.

Nork: Demonocrazy.2008/01/28 15:25:47.140 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/demonocrazy/

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak