Hori da hemendik urte gutxi batzuetara Espainiako gobernuak adostu duen adina lanetik behin betiko erretiroa hartzeko. Ekonomian aditu bat ez naizen aldetik eta irakurriz komunikabideetan azaltzen denaz, ez dut uste erabakirik zentzuzkoena hartu duela Zapateroren gobernuak krisitik irteteko.
Ez dago dudarik pertsona gutxi batzuk neurri honen alde egongo direla: PSOE alderdia, bulegoetan lan egiten duten enpresariak, esfortzu fisiko eta psikologiko handirik eskatzen ez duten lanpostuetako jendeak... Baina zer esan dezake langile batek orduak eta orduak igarotzen dituena astero katean, edo garbiketa lanetan, edo eraikuntzan... eta etxera lanegunaren ostean neka-neka eta ezer egiteko gai ez dena? Uste dut langileriaren gehiengo handi bati ez zaiola gustatu komunikabideetan notizia hau azaldu izana.
Argi dago Espainiako estatuko defizit publikoa izugarri handia dela eta azken urte honetan asko hazi dela krisiaren eraginez. Baina zer egin du gobernuak bitartean hau ekiditeko? Hartutako neurrien artean bankuei diru publikoa ematea eta gastu publikoa murriztea. Eta langileek ordaintzea nahi dute beraiek eragindako kalteak! Ezin dut sinetsi.
Hasteko krisia sortu dutenei zigortu beharko litzaieke eta ez gure dirua eman finantza krisiak izan dituztelako. Non dago bestela bankuak salbatzeko erabili den diru publiko hori? Batek daki. Bigarrengoz defizit publikoa izugarri hasten duten gastuak murriztu edo eliminatu. Afghanistanen tropa espainiarrak daude eta horrek gastu bat suposatzen du gobernuarentzat. Erabili den diru horrekin, orain arte 1500 milioi euro. 2009an 365 milioi gastatu ziren eta Cayo Larak esan zuen bezala, diru horrekin 60.000 lanpostu, 40 osasun eraikin edo 9125 haur eskola eraiki zitezkeen.
Ea konturatzen diren krisitik irteteko eta defizit publikoa gutxitzeko irtenbidea ez dela lan adina igotzea.
Gaur entzundako eta irakurritako perla batzuk:
- PSOEk eskumara biratzen du (Ignacio Escolar).
- Galdera bat La Sextako informatiboetan kalean jubilatu bati:
- Zer irudituko litzaizuke orain esaten badizute bi urte egin behar dituzula lanean?
- Hori esan didatenei, hil egingo nituzke.
Idatzi artikulu bat