Bukatu da nire bidaia. Atzo Donostiako 31. maratoian parte hatu eta bukatu nuen. Hemen doa eguneko laburpen txiki bat.
Egunaren
hasiera
Benetan ederra izan zen maratoiaren egunaren hasiera. Guztia ongi joan zitzaidan. Hasteko seietan iratzarri nintzen eta arazo gabe sartu nuen gorputzean arroz-esne platerkada bat amak prestatuta. Bidaian ez genuen izan ezustekorik, trafiko eskasari esker zazpiak eta erdirako Donostian geunden aita, ama eta ni.
Dortsalaren bila nindoala Anoeta sarreratik pasa nintzen, ateak irekita zeuden eta bisita bat egitea otu zitzaidan. Pistan sartu nintzen. Anoeta ilun eta hutsik zegoen. Emozionatu egin nintzen irudi hori ikusten. Orduan uste dut konturatu nintzela maratoi batean egotea zer zen. Oilo-ipurdia jarri zitzaidan bat-batean. Gero dortsalen bila joan ginen eta arazorik eta ilara handirik gabe nirea hartu nuen. Zenbaki zakarra: 2640, baina zer egingo genion. Ondoren kafe bat hartzera joan ginen irteerako etorbidera, Madrilekora hain zuzen ere.
Maratoiko
musika banda.
Bidaian
Lasterketa
Eguraldi iragarpenak ez ziren onak. Haizea
gogor astintzen zuen baina bazirudien euria ez zuela egingo. 3 hordu eta erdiko
erbian ezarri nintzen irteeran, bost minutu kilometroko joango ginen. Hasierako
kilometroak polikiago egin genituen. Hamargarren kilometroan ikusita erritmoa
ez zihoala azkartzen aurrera egitea erabaki nuen. Gutxinaka-gutxinaka nire
helburuari denbora jaten hasi nitzaion eta 30. kilometroan ikusi nuen 3 ordu
eta 26 minututik beherako marka egiteko aukera. Hori esan nion aitari janaria
eman zidanean ibilbideko puntu horretan (
37 kilometrotik aurrera pozez betea nindoan eta 25 minutu baino gutxiago egitea lortu nuen. Ikusi nuenean nire lehenengo maratoia bukatuko nuela moralez igo nintzen, taupadak igo, pausoak arindu eta zazpigarren martxa sartu nuen Anoetako estadioraino. Inoiz baino azkarrago korrika egiten nuela iruditu zitzaidan, hegan nindoan.
Anoetako
estadioa
Hiru aldiz pasa genuen bertatik. Bitan lasterketan jarraitzeko eta hirugarren aldiz bat amaitzeko. Lehenengoan, estadio utzik dagoenean eta soilik 20-25 bat minutu neramatzanean korrika egiten ederra izan zen. Estadio osoa utzik guretako bakarrik. Txikitan zenbat aldiz amestu dugu estadio honetan jolasten dugula txuri-urdin koloreak defendatuz eta golak sartuz??? Bigarren pasaera ere berezia da, ibilbide erdia baino gutxiago falta da eta oraindik psikologikoki ez zaude gaizki. Baina hirugarrenean… gozatu egiten duzu.
Estadiora sartzean jendez beteta dagoela imajinatzen duzu, utzik egon arren (jendea meta inguruan jartzen da beraien lagun edo familiarrei itxaroten). Eta sartzean jende guzti hori oihu batean jartzen dela zuri animatzeko, errealak gol bat sartu izan balu bezala. Eta alderdi ederren milaka zale daudela ezin izan direnak estadiora sartu beteta zegoelako eta zure lasterketa ospatzen dute telebista pantaila erraldoietatik. Hori guztian zure buruan gertatzen da baina egia balitz bezala sentitzen duzu. Eta amaitu da. Eta bihar lanera edo ikastera. Eta egindako denbora 3 ordu 25 minutu eta 20 segundo.
Eskerrik
asko
Eskerrik asko blog hau jarraitu duzuen guztioi. Eskerrik asko amets hau betetzen lagundu didazuen guztioi. Eskerrik asko. Baina batez ere eskerrik asko aita, ama eta Javi. Lehenengo biei begibistakoa denez ibilbide osoan zehar alboan egon direlako eta ez didatelako inoiz abandonatua (amak behin eta berriz esan arren jan egin behar nuela oso argal nengoelako eta asunto horrekin pixka bat gogaitu dit, kar, kar, kar…). Eta hirugarrenari bere denbora librea erabiltzeagatik nire prestaketan jarduten.
P.d. Hau ez da amaitu. Hasi besterik ez da egin, kar, kar, kar. Idazten jarraituko dut!!!
Idatzi artikulu bat