Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/01/10 10:00:38.893 GMT+1

Helbururik gabe... ala bai?

Ofizialki gaur hasiko da 2011 urteko bigarren 7 eguneko astea. Aurten kirol aspektuari begiratuz esan beharra daukat udazken eta negu nahiko aktibitate gutxikoa izan dudala. Gaineratu behar dut, eta uste dut garrantzitsuagoa dena nire ustez, ez daukadala helbururik iazko urteetan gertatzen zitzaidan bezala (2008an Lisboako Iron Man erdia, 2009an Arrigorriagako distantzia luzeko duatloia, 2010ean Gasteizko Triatloi Distantzia Luzeko Triatloi Europako Txapelketa). Askok esan dezakete hori txarra izan daitekeela, beste batzuek aldiz esango dute ondo egiten dudala. Hirugarren talde bat egongo da inolako inportantziarik ematen ez diona gauza honi.

Aurten beste gauza batzuei garrantzia gehiago eman nahi diet eta ez soilik kirol lehiaketan zentratu. Lehenik eta behin kirolarekin zerikusirik ez daukana baina nire etorkizunean garrantzia handia izango duena Historiako karrera amaitzea izango da. Gauzak dauden bezala egonda uste dut 2011-2012 ikasturtean ikasle bezala jarraitu beharko dudala. Kirol mundura bueltatuz gehiago gustatuko litzaidake antolakuntza eta epaile mugimenduan sartzea. Triatloi munduko beste ikuspuntu batzuk ikertu.

Mundu pertsonalean berriz ba urtero esaten duguna: iazko urtea baino hobea izatea aspektu guztietan. Hori guztia esanda hasierako titulua berriro irakurriz... gogoeta sakon bat eginez uste dut badaukadala zenbait helburu 2011 urte honetarako ;)

**BTR**

Nork: piban.2011/01/10 10:00:38.893 GMT+1
Etiketak: 2011 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak