Kirol probetan parte hartzera goazenean esperientziak esan ohi digu non gozatu ahal izango dugun antolakuntzarekin eta non ez. Azken urteetan Nafarroara askotan gerturatzen naiz hainbat arrazoiengatik, baita kirol probetan parte hartzera. Harrigarria izan arren eta bata bestearen alboan dauden erkidegoak izan arren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren arteko desberdintasuna normalean oso handia izaten da (salbuespenak egon daitezke).
Nafarroara joaten garenean aldez aurretik dakigu ez gaituztela ilea hartuko Gipuzkoan (Behobia-Donostia) edo Bizkaian (Barakaldoko duatloia) gertatzen den bezala. Hamaika adibide jarri ditzaket: Altsasuko Abenduaren 8ko herri lasterketa, Aritzalekuko triatloia, Arbizuko duatloia... Baina gaurko adibidea aditzera emango dut. Larragako Errege Krossa. Herri lasterketa bertan parte hartzeagatik eta izena emateagatik ez duguna ezertxo ere ordaindu. Dortsala emanaz batera eguneko egunkaria eman digute eta Kaiku markako Actif produktuak. Lasterketa benetan polita eta kalitatea egon dena, bigarren Gontzal Sanz gelditu da Gasteizko 2010eko Maratoi Erdiko irabazlea. Lasterketa amaitu ostean poltsa: ur botila, Actif, iogurrak eta buff bat. Dutxak ere nahi zuenarentzat. Eta harrigarriena sari ematearen ondoren luntx bat!!!! (bere zozketarekin).
Horrelakoak leku gutxitan ikusi daitezke. Egia da agian antolakuntza hauek batzuetan beraien hanka sartzeak izan ditzaketela (sailkapenak egiterakoan adibidez) baina kirolariari ematen zaion tratua ez da hamarrekoa... hamaikakoa baizik!!!
Hori guztiagatik askotan Nafarroara igande goiz batean hurbiltzea asko merezi. Beste lurraldeetako antolakuntza batzuek ikas dezatela nola egiten diren herri lasterketa politak eta ederrak kirolariak berak ia ezer ordaindu gabe.
**BTR**
Idatzi artikulu bat