Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/30 10:16:57.422 GMT+1

Hamalau kilometroa

Deskonektatzen (I). Pelikulak eta liburuak.

Askotan oso nekatuta egoten naiz entrenamendu saioak gogorrak eta segidan izaten direnean. Normalean astean 5-6 egunetan entrenatzen dut eta 1-2 egun deskantsatzen ditut. Egun horiek entrenamendu ikusezinak izaten dira eta garrantzitsuak dira baina baita ere deskonektatzeko egunak izaten dira normalean.

Deskonektatzeko kirol mundutik eta irakurri egiten dut. Asko gustatzen zait irakurtzea. Nobelak ditut gustukoen eta ahal baldin bada euskaraz hobeto. Baina nire karrerari lotutako liburuak ere irakurtzen ditut, argi daukat gai batzuk beste batzuk baino gusturago irakurtzen ditudala baina nire karrera irakurtzea beharrezkoa eta derrigorrezkoa izaten da.

Beste aukera bat deskonektatzeko pelikulak izaten dira. Asko gustatzen zaizkit DVD-ak jartzea eta pelikula bat hasieratik bukaeraraino ikustea etenik gabe. Horregatik ikusten ditudan pelikula gehienak azken aldian, DVDan izaten dira.

Ikusi dudan azkeneko pelikula Descubriendo nunca jamas izan da eta benetan diotsuet oso ederra dela ikusteko igande arratsalde batean.

Nork: piban.2008/10/30 10:16:57.422 GMT+1
Etiketak: deskonektatu pelikulak unibertsitatea ehu liburuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak