Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/19 15:15:06.801 GMT+2

Hamalau gailur ondoren, zer da hurrengoa???

Edurne Pasabanek lortu ditu hamalau zortzi milakoen tontorrak zapaltzea. (Momentuz) erronka hori lortu duen bigarren emakume izan da, Oh Eun-Sun korearrak hartu baitzion aurre.

Mendizaletasuna gehien gustatzen zaidan kiroletakoa da. Alde batetik oso osasungarria da gorputzarentzat eta beste alde batetik kirolen topikoetatik aldentzen den diziplina bat da: lehia bigarren maila batean geldituz eta helburu nagusia praktika egitea da.

Horregatik ez zait gustatu azken asteetan kirol honek hartu duen protagonismoa lasterketa artifizial batengatik. Soilik komunikabideak orriak betetzeko erabili dute. Polemiken ondorioz gauza on bat izan beharko zenarekin estatuaren garrantzia izan dezakeen kontua bilakatuz. Gainera pertsona baten errugabetasun printzipioa ezbaian geratu da, gure lurraldeko pertsona batek ia hiltzailetzat leporatua izan arte. Oh Eun-sun korearra izan da lehen emakumea hamalau zortzi milakoak igotzen… eta kitto. Ezin daiteke egon eztabaidarik horrelako erronkak justifikatzen duten erakundeek kontrakoa esaten ez duten bitartean. Sentitzen dut Edurnerengatik baina bere deklarazioak lekuz kanpo egon dira momentu oro. Berak ez dauka zilegitasun nahikoa esateko korearraren sherpek arrazoia ematen diotela esaten duenean bere arerioak ez dituela mendi guztiak igo. Nork esaten dio sherpa horiek ez diotela gezurrik esaten? Hori egia balitz denboraren iraganaren ondorioz egi guztia aterako da, hor Edurne isildu egin beharko litzateke.

Oiarzabalen jarrera ere penagarria izan da. Orain erruak botatzen dizkio ahoa bero-bero izaten duela tentsio handiko momentuetan eta gauzak esaten dituenean ez dituela pentsatzen. Jarrera hori askok hartuko bagenu ez dakit nora iritsiko ginateke, ziur oso urrun ezetz.

Zer gertatu da orduan azken urte hauetan? Zergatik Himalaya bilakatu da mendizaleen autopista? Arrazoi eta faktore ugari daude honi esplikazioa emateko baina nagusiena enpresa pribatu askoren interesak munduko gailurrik altuenetan egotearen nahia izan daiteke. Zergatik arriskatu bestela pertsona umilen bizitza ez bada inbertsio batek eragiten dituen mozkinen alde?

Astelehen gauen Oñatiko irratia entzuten ari nintzela, arratsaldeko asteleheneko kirol sailean (gauetan eguerdi eta arratsaldeko saioen errepikapenak izaten direlako entzuten egon nintzen), hiru mendizaleei elkarrizketatu zien irrati esatariak. Asteburuan Oñati-Lizarra 67 kilometroko zeharkaldia egin zutela eta. Sentsazioa eman zidan, eta esan beharra daukat elkarrizketatuak ez ditudala batere ezagutzen, mendizaletasunean aurki daitezkeen elementurik garbienetakoak direla. Transmititzen zuten edukia kirol hori praktikatzerakoan gozatu egiten zutela zen. Nire buruan hiru pertsona horien irudia daukat ohera joan aurretik mendiari buruzko aldizkariren bat hartzen badute txapelketen saila bigarren maila batean utziko dituztela eta gehiago sakonduko dutela ibilaldien erreportajetan.

Askok kirolaren arloan hori egin beharko lukete. Atzerapauso bat eman ikusteko nondik etorri diren eta non dauden ohartarazteko eta bidean okertu edo galdu baldin badira zuzendu eta saiatu kirolaren praktikaz disfrutatzen.

Nork: piban.2010/05/19 15:15:06.801 GMT+2
Etiketak: kirolak medizaletasuna oñatiirratia oh-eun-sun edurnepasaban | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak