Gizakiak dugun aberastasunetako bat ideien sormena da. Azkenaldi honetan burua ideiez blai daukat. Proiektuak, unibertsitateko lanak, kirol jarduerari lotutako gaiak, etorkizuna...
Goizean jaikitzen naizenean kargu hartu arte bizi naizela pare bat ordu pasa behar ditudala.
Goizean jaikitzen naizenean kargu hartu arte bizi naizela pare bat ordu pasa behar ditudala. Azkenaldian bi ordu horiek pasa eta gero energiaz beterik sentitzen naiz gaueko ordu txikiak arte. Egia da asko kostatzen zaidala esnatzea baina eguneko puntu kritiko hori igaro ostean pertsona ezberdin bat naiz. Gainera arraroena da ideiarik onenak gauean ohera joaten naizenean izaten ditudala. Egunari errepasoa egiten diodan bitartean hamaika tokitatik inspirazioa etortzen zait. Okerrena da burura etortzen zaizkidanak ezin ditudala inon apuntatu eskura ez daukadalako ezer eta ordu horietan garrantzitsuagoa egiten zaidalako deskantsua.
Baina beno daukadan energia horrekin ahal dudan heinean bizitzari aurre egingo diot ditudan ideiekin eta garai gogorrak izan arren iribarre gozo batekin aurpegian aurrera jarraituko dut.
Idatzi artikulu bat