Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/14 13:55:07.379 GMT+2

Gustuko ditudan telebistako pertsonaiak (II)

Xabier Usabiaga

Oraingo honetan aurkezle euskaldun bat aipatuko dut jendeak ez esateko soilik telebistako pertsonai erdaldunak gustuko ditudala soilik. Euskaldun pertsonaien artean Xabier Usabiaga daukat gogokoenen.

Bikai bat merezi duen profesional bat dugu Xabier. Batez ere euskadi irratian entzuten dudanean daukat gustokoen. Txirrindularitza proba garrantzitsuenetan aritzen da esatari bezala.

Bere dokumentazio lana altxor bat da belarrientzako. Gaur egungo datuak eta berriak datu historikoekin maisutasun handiz tartekatzen ditu. Lasterketa irakurtzen ondoen dakien kazetarietako bat da. Hala ere agian txirrindulari ohiek eta aldi berean esatariak direnek ikusten dute beste batzuek ez duguna ikusten ta horrek beste irakurketa bat ematen die lasterketarena. Aitak esaten dit Joseba Beloki gasteiztarra oso ona dela aspektu horretan. Nik noizean behin entzun izan diot eta egia esateko ez du lan txarra egiten bere iritzia ematerakoan.

Xabier Usabiagarekin jarraituz eta amaitzeko gehitu behar dut Berria egunkarian irakurri izan dudala noizean behin eta esan beharra dago komunikabide idatzian esatarian bezalako maila ematen duela.

Nork: piban.2008/10/14 13:55:07.379 GMT+2
Etiketak: txirrindularitza telebista euskadiirratia irratia eitb kirolak xabierusabiaga josebabeloki | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak