Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/01 18:49:29.836 GMT+2

Gustuko ditudan telebistako pertsonaiak (I)

Telebistan agertzen diren hamaika pertsonaietatik hamaika saiotan, jendearen gustuak anitzak direnez, pertsona batzuk gehiago gustatuko zaizkigu beste batzuk baino. Interneteko txoko umil honetatik telebistan agertzen diren eta gogoko ditudan zenbait pertsonai aurkeztuko dizuet.

Andreu Buenafuente

La Sexta kateko night show-eko burua betidanik gustatu izan zait, eta agian lehiarik ez duenetik orain dela hiru bat urtetatik (Eva Hache kenduta noski) askoz gehiago gustatzen zait.

Nire ustez Andreu komunikatzaile ona da, bere lana seriotasun handiz hartzen duena eta badakiena zer ari den egiten. Arriskuak hartzea gustatzen zaion pertsona bat da, biharkoan pentsatu gabe. Ongi irteten dela esperimentua, bikain. Gaizki irteten dela, ez da ezer gertatzen, bizitzan denak du soluzioa heriotzak salbu. Arrisku horren adibide garbiena Rodolfo Chiquilicuatre pertsonaia izan zen. Hori asmatu eta gero gol bikaina sartu zion estatuko telebista publikoari telebista kate pribatu batetik. Azkenean ideia horren kontra zeudenak ere, Uribarri esataria, aurkezlearen eta bere taldearen aurrean belaunikatu behar izan zuten.

Fama handia eduki arren, jende gazteari ideia berriekin doanari, aukera ematen die. Hor dugu argi eta garbi Berto, bere loba fikzioan. Uda honetan eta sasoi batean telebista kateek beraien kalitatea jaitsi egiten dutenean, arrakasta handia izan du Bertok gidatutako late show-ak.

Argi dagoena talde bikaina daukala atzean Andreuk. El terrat taldea humorean gaur egun estatuan dagoen gauzarik onenetakoa da. Adibidetzat bideo hau dugu, non oinarritzat Obamaren bideo bat hartuz beraien erara moldatu zuten Rodolfo Chiquilicuatreri laguntza emateko asmoz Eurovisioneko erronkan. Esketxa duda gabe oso handia da.

Batez ere Andreu Buenafente gogoko dut bera ikusiz oso ondo igarotzen dudalako. Ditudan arazoak ordubetez edo ahaztu egiten zaizkit. Gainera blogaria da eta berak idazten duena, gustatu ala ez gustatu, ikusi egin behar dira. Bere bloga ikusiz gauza asko ikasten baitira, era diferente bat dauka idazteko. Batzuetan argazki batzuk komentatzen ditu, beste batzuetan berari gertatutakoak, beste batzuetan gustuko dituen bideoak jartzen ditu… Merezi du bere blogari begirada bat ematea.

Hala ere baina bat jarriko diot aurkezle honi. Erabiltzen duen ordutegia bere lana gauzatzeko ez zait asko gustatzen. Ordubete gutxienez aurreratuko balitz bere saioa jende gehiagori iritsiko litzaioke bere produktua eta hori askorentzat oso aberasgarria izango litzateke.

Nork: piban.2008/10/01 18:49:29.836 GMT+2
Etiketak: lasexta blogak berto elterrat buenafuente | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak