Gaur, euskal blogosferako txoko honetatik, egunero gure artean jasaten dugun gaixotasun bati buruz hitz egitera noa. Artikulu hau ez doa famatua egin den A gripeari buruz baina bai azken hamarkada luzean ulertezina egin den fenomeno bati buruz. Gripe horiari buruz hitz egingo dut. Askok ziurrenik ez duzue jakingo zeri buruz ari naizen baina aipatzen badut munduan den familia ezagunenari buruz doala eta kolore nagusia horia dela askok asmatuko jada erantzuna izango duzue.
Simpsondarrak gure artean eta egunerokoan kokatu diren fenomeno arraro horietakoa da.Hogei urte bete dute sortu zirenetik. Zergatik iraun duten eta iraungo duten hainbeste denbora gure artean erantzutea oso zaila bilakatu da. Faktore asko kontuan hartu behar dira gutxi gora beherako azalpen on bat emateko egunero ordubete agertu arren telebistan eta hamaika errepikapen ondoren urtetik urtera jarraitzaile kopurua hasiz baitoa.
Dibertigarriak. Barre egiteko erraztasuna dute eta ikusten dituzun bitartean errealitatetik deskonektatu dezakezu saioak irauten duen bitartean. Erabiltzen duten humorea asko landutakoa da eta azken produktua ikusleak erraz har lezake.
Kritikoak. Agian familiaren ikuspegi ilunenetakoa baina agerian jartzen dena. Gizarte amerikarraren alderdi askorekin sartzen da baina beste lurralde batzuk ez dira atzean gelditzen. Gogoratzen dut kapitulu batean Simpsondarrak Brasilera joan behar izan zutela eta herrialde hau oso degradatua islatu zuten. Pobrezia edonon azaltzen zen. Uste dut, oker ez banago, Brasilgo gobernuak oso gogor kritikatu zuela telesaileko sortzailea, Matt Groening, errealitate guztiz desberdin bat irudikatu zutelako. Hori ez zen izan propagandarik hoberena hegoamerikar herrialde horrentzat.
Pertsonai landuak. Askotan galdetzen badugu gure buruari zein pertsonaiekin geratuko ginatekeen ziur aski ezingo genuke aukeratu bat edo beste. Zergatik? Erantzuna oso erraza da. Imajinagaitza da familia honetako istorioak pertsonai nagusiren bat faltako balitz (Homer, Marge, Bart, Lisa edo Maggie).
Ordutegia. Beti lagundu izan dio gure herrialdean arrakasta izatea jarri dioten ordutegia. Bazkalordua ordu egoki bat da audientziak gora egiten duelako, gainera albistegi nagusiak jarri baino lehenago kokatu dira eta ohikoa izaten da familia honen gorabeherak ikusi tentsio apur bat kentzeko eta ondoren errealitatera itzuli. Antzerako beste produktu batzuk egon dira ordutegiaren kokapenarengatik ez dutela hainbesterako arrakasta izan, South Park-eko marrazki ganberroagoak esate baterako. Marrazki bizidun haiek ordu txikitan jartzen zituzten eduki ez egokiagatik, eta gaur egun uste dut desagertuta daudela.
Konpetentzia. Hala ere esan behar da lehia badagoela. Antzerako telesailak ikusi daitezke bai Antena 3 katean baita La Sextan ere. Adibidez Padre de familia edo American dad. Zergatik dute beraz familia horiak gehiengoa? Besteak antzekoak direlako baina ez berdinak eta hiru telesailak osagarriak direlako bata bestearekiko.
Gaurkotasuna. Hori da azaltzen dutela. Urteak eta urteak izan arren. Garai berrietara jakin dute egokitzen. Beste pertsonai famatu batzuk adibidez ez dute jakin aldaketa horiek egiten. Burura etortzen zaizkit Zipi eta Zape anaiak.
Zorionak beraz hemendik familia horiari eta urte askotarako! Gutxienez beste hogei.
Erantzunak
Nork: Nahikari.2009/10/22 12:58:10.683 GMT+2
www.goiena.net/blogak/begietatik