Calgaryn gertatu zen Jamaikar bobsleig talde batek parte hartu zutela 1982ko neguko olinpiar jokotan. Kontutan izanda Jamaika nolako herrialdea den, Karibean kokatua dagoen uharte bat eta urtean elurrik ez duena egiten. Kirolaren historiara igaro den gertakari bat izan zen hura. Urte hartan argi gelditu zen kirolean ez zegoela mugarik. Edozeinek edozer egiteko gai da, dituen oztopoak dituelarik. Lau urte beranduago Jamaikako bobsleig taldea, talde bat gehiago bezala hurbildu zen hurrengo olinpiadetara.
2010ean Vancouverren berriro gertatuko da historiara igaroko den gertakizun bat. Afrika kontenteko Ghana herrialdeko eskiatzaile batek aurtengo neguko olinpiadetan parte hartuko du. Kirola zorioneko egongo da berriro. Argi geratuko da mundu honetan edozein amets posible dela egi bihurtzea.
Idatzi artikulu bat