Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/12/26 13:30:08.675 GMT+1

Gasteizeko urteko azkeneko astea

Maratoi erdia ordu eta erdian gauzatu ondoren igandean, astelehenean Gasteizen igaroko nuen 2007ko azkeneko astea hasi zen. Aste berezia sinbolismo eta alternatiba ugariz betea.

Hasteko astelehenean deskantsu eguna zen, baina lagun batek gomendatuta gimnasiora joan nintzen bizikleta pixka bat egitera hankak askatzeko batez ere. Eta hori aprobetxatuz bezperako genituen hamaika istorioak kontatzeko aprobetxatu genuen egon ginen ordu eta erdia.

Hurrengo egunean korrika egitera eta ondoren afaria korrikako taldearekin. Afari benetan atsegina. Guztiok irribarre batekin aurpegian, batez ere igandean korrika egin genuenok (gure helburuak bete genituelako) eta 2008rako planak egiten. 31 € soberan eta zer egin horiekin, ba gabonetako loterian, Euromillonesen eta Kinielan jokatu.

Asteazkenean alternatiba polit bat proposatu nuen, eta lau lagun Floridan kokatuta dagoen aire zabaleko izotz pistara hurbildu ginen ordubete patinatzera. Oso ondo igaro genuen ordua aurreraka eta atzeraka ibiltzen, birak ematen, lasterketak egiten… 2008ko abenduan berriro errepikatuko dugu ekintza.

Ostegunean pisukideekin urteko azkeneko afaria. Agurtzeko balioko ziguna datorren urtera arte. Eta ondoren ikaslearen legeak esaten duen moduan, ostegunetan kalera ondo pasatzera.

Eta ostiralean erosketak egitera. Astelehenerako edo larunbaterako uzten banituen ziur saiakeran agobiatu egingo nintzela. Erosketak jendea ez dagoenean egitea gustatzen zait (astelehen goizetan adibidez). Baina aste bukaeratan ez zait batera gustatzen merkataritza guneetara hurbiltzea dagoen jende pilarengatik.

P.d.: Larunbatean ondo bukatzeko aste osoa, bi lagunekin Gorbeiara joan ginen. Oraingo honetan gaina egin genuen eta baita ere elurra zapaldu. Esan dezaket urtea Gasteizen hasi bezala bukatu dudala, Gorbeiara joanaz.

Nork: piban.2007/12/26 13:30:08.675 GMT+1
Etiketak: mendia ostegunan izotzpista florida unibertsitatea maratoierdia kirolak gorbeia gasteiz araba euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak