Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/12/23 15:22:58.241 GMT+1

Gabonak

Urtea amaitzeko gero eta gutxiago falta da. Gaur unibertsitatean eta eskoletan ikasle askok oporrak hartuko ditugu (batzuk hartuta izango dute jada). Familia giroan igarotzeko eta urteari errepasoa emateko garaia iritsi da.

Oraindik klase bat falta zait oporrak hartzeko, seiretan hasiko da nire neguko oporraldia. Hamaika plan gauzatzeko ditut bi aste eta erdi luzeetan.

Bihar eta etzi Olentzeroren jaitsierarekin familiaren afaldu eta bazkalduko dut. Hori bai 24ko goizean korrika egingo dut (etxetik Olatera joan eta etorri) eta ostiral goizean Donostiara joango naiz amarekin batera Kontxan 200 metroko igeri zeharkaldi batean parte hartzera (zita eguerdiko 12tan da eta Gipuzkoako odol-emaileen elkartearen aldeko ekintza solidario bat izango da. Guztiok gonbidatuta zaudete!).

Larunbatean goizean Tolosara igeriketa epaile lanetan aritzeko birziklapen ikastaro batera eta arratsaldean Donostiara Kontxako hondartzako krosean parte hartzera (4 km.-ko luzera izango du eta izen ematea dohainik izango da).

Ia astebete igaroko da gabon zahar gaua iritsi arte. Egun horretan Beasaineko San Silvestrean parte hartuko dut goizean eta arratsaldean herriko kaleetan zehar korrika arituko diren kirolariei animatzen egongo naiz. Hurrengo egunean bizikleta hartuko dut eta kostaldeko bira egingo dut. Eta urtarrilaren 3an igandean, Gaztela Leonera joango naiz, Valladolid-eko probintzian kokatua dagoen Peñafiel hirira hain zuzen ere.

Opor politak ditut aurretik, ea ongi aprobetxatzen ditudan.

Nork: piban.2009/12/23 15:22:58.241 GMT+1
Etiketak: igeriketa donostia txirrindularitza gipuzkoa krosa gaztela-leon valladolid kontxa peñafiel kirolak korrika euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak