Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/19 13:01:06.645 GMT+1

Finisher 107

Kioskoan badago aldizkari bat nire eskuetara iristen denean noizean behin aste erdi irauten didala hasten naizenetik irakurtzen amaierara arte. Finisher aldizkari da hori. Triatloiari buruz hitz egiten duen aldizkaririk onenetako dugu gaur egun. Sport life aldizkariak ere urtero berezi bat ateratzen du triatloi munduari buruz oso ondo egoten dena baita ere.

Baina oraingoan Finisher aldizkariari buruz hitz egitera nator. Hilabete honetan, azaroan, Challenge Maresme-ko kronika dakar (Calellan urriaren 4ean ospatu zen Iron Man distantziako lasterketa). Oso ondo dago egina eta sorpresa polit bat aurkitu nuen bertan. Lau orrialde dira argazki eta testuekin. Hirugarren orrialdean bi istorio pertsonal ekartzen dute famatu ez diren bi triatleten eskutik. Bigarren istorioak hunkitu dit gehien. Jon Axeinok, Beasaingo Trigoi Triatloi Taldeko kidea, bere kronika pertsonala idazten du Calellan bizitako esperientziaz. Zortea izan nuen horrelako pertsona izugarri bat ezagutzeko urriko egun haietan. Horrelako pertsonek bai merezi dutela beste askok baino gehiago txalo bero bat eta lehena bezalako harrera ematea helmugan.

Aldizkari honi esker ere motibatu egiten naiz. Triatloi munduan gertatzen diren lasterketei buruz irakurtzerakoan hamaika aldiz identifikatuta sentitzen naiz istorio askorekin eta horrek aurrera egitea bultzatzen dit. Askotan esan diot nire buruari aldizkari honetan irakurritakoa ere niri gertatu zaidala.

Triatloia gustuko baduzue, aldizkari hau gustura irakurriko duzue.

Nork: piban.2009/11/19 13:01:06.645 GMT+1
Etiketak: bartzelona finisher trigoit t triatloia calella beasain kirolak gipuzkoa catalunia euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak