Kioskora hurbiltzeko aukera izan dugunok konturatu gara egunkarien aukera zabalean gaur portadan zorigaitzeko notizia bat duela protagonismoa guztien gainetik. Haitiko lurrikaraz mintzo naiz. Azken 200 urteetan uharteak jasan duen lurrikararik larrienetakoa izan da.
Erabiltzen diren zifrak hildako kopurua jakitera emateko orduz ordu igotzen ari dira. Zifra ofizialek 10.000 hildako gutxienez daudela aipatu dute jada eta ez ofizialek 50.000 hel daitezkeela. 100.000 hildako izatea ere pentsatzekoa da.
Poliki-poliki nazioarteko laguntza iristen ari da. Hori izan daiteke eduki dezakegun notizia on bakarrenetakoa. Amerikako herrialde pobreenak orain inoiz baino gehiago guztien laguntza behar du. Orain inoiz baino gehiagoez da politika astia. Berdin du nondik iristen den laguntza, garrantzitsuena iristea da.
Idatzi artikulu bat