Igandeetan Publico erosten dut (alde batetik egunkaririk merkeena delako eta beste alde batetik plus bat ekartze duelako ezer gehiago ordaindu gabe). Eta ez zitzaidan kontra portada gustatu. Egunkari honetako kontra-portadak beti du zerikusia kirolarekin, azken zatia kirolarena delako eta ez telebistarena ohikoa den bezala.
Bertan txirrindulari proba baten argazki bat agertzen zen eta titularrak zioen errepide bazterrak hutsik zeudela eta ondorioz doping kasu berriek zalegoak atzera bota zituela. Goazen analizatzera errepide bazterrak hutsik daude ala ez. Nire ustez Ez!!!
Esan beharra dago probaren argazkia Madrileko itzulikoa zela. Normala den bezala goi mailako txapelketa bat egoten denean eta aldi berean maila apalagoko proba bat, ikusle gehienak goi mailako txapelketa ikusiko dute. Berdina gertatzen da kirol guztietan. Nora joaten dira futbol zaletu gehiago, Anoetara edo Azkoagainera? Buesa Arenara edo Lizarrako kiroldegira?
Gero baita esan etapa batek normalean ehun kilometrotik gora duela eta zaila dela ibilbide osoan jendea egotea. Gainera askotan arazoak izaten dira bakarrik leku baten ikus daitezkeelako txirrindulariak eta ez da berdina ikustea txirrindulari bat 15 kilometro orduko pasatze ikustea 80 kilometro orduko ikustea baino. Baita esan Tourrak argi utzi duela txapelketa bat baino gehiago dela, eta Riccoren EPOaren positiboaren egunean jendea ez zela atzera bota eta lasterketa jai handi bat bezala ongietorria eman zitzaion. Tourrak hori dauka, pasatzen den herritik pasatzen delarik, jai bat bezala hartzen da eta tokian tokiko herriek jai egun bezala aldarrikatzen dute Tourra. Bestela batek baino gehiagok joateko Alpe d´Huez-en bezperan eski estaziora eta ikusiko du zelako jai giroa dagoen.
Baina jai giroak ez du sortzen bakarrik Tourrak. Belgika inguruan udaberriko klasikoak ere giro berezia sortzen dute eta milaka eta milaka zaletu errepide bazterretara hurbiltzen dira. Euskal Herrian (adi) Euskal Herriko itzuliak milaka eta milaka jende mugiarazten ditu. Ikastolan gogoratzen naiz Oñatitik igarotzen zenean lasterketa profesional bat (bai Euskal Herriko itzulia baita Euskal Bizikleta) minutuz batzuk jai genuen txirrindulariak igarotzen ikusteko.
Beraz arrazoi sendo hauen ondorioz esan dezakegu txirrindulariak inoiz ez direla bakarrik arituko errepidean.
Idatzi artikulu bat