Atzo berriro ere, bi urte ospatu gabe egon ostean, Anoetako belodromora itzuli zen Euskadiko pistako txirrindularitzako probarik garrantzitsuena: Euskadiko 6 orduak.
Ni bi aldiz joanda nago belodromora. Lehenengo aldian ama eta aitarekin, bigarrenean aitarekin soilik. Familian oso txirrindularizaleak gara: aitak askotan egin du Quebrantahuesos proba (besteak beste) eta koinatua berriz profesional ohia da, hori guztiari familia beti atzean dutela gehitu behar zaio. Doazen lekura doazela ere gu beraien atzean egongo gara. Orain ni duatloietan hasiko naiz eta antzerakoa gertatuko da.
Atzoko edizioa berezia izan zen. Kirol emaitzen gainetik, zer esan nahi duen horrelako ekitaldi bat niretzako eta nire ingurukoentzat azaldu nahi dut.
Euskaldunon afizio garrantzitsuenetakoa
Afizio handia diogu euskaldunok txirrindularitzari. Kapazak gara orduak eta orduak igarotzeko telebistaren aurrean etapa lau bat ikusten itzuli txiki batekoa.
Behin profesional bateri entzun nion defenditzen bere lankide bateri horrelako etapa batean. Irratikoek esaten zuten ohiko etapa aspergarria zela. Emozioa esprintean egongo zela, ihesaldian zioan Kelmeko txirrindulari bat pelotoi nagusiari minutu ugari atera arren harrapatuko zutela.
Txirrindulariak esan zuen etapa hauek ere politak direla, mutil horrek bere helburua lortzen bazuen izugarria izango zelako. Zorionez etapa ez zen amaitu bukaerako esprintarekin.
Pista etapa lau bat bezala irudikatu dezakegu. Birak eta birak eraztun bati ia etenik gabe. Baina berezitasun batekin, esprintak irabazten dituenak ez du zergatik lasterketa irabazi behar. Horretarako uneoro adi egon behar dira txirrindulariak, adi egon behar dira nor ausartzen den itzulia irabazteko saikerakin edo nork erasotzen duen sprintak baino bira batzuk lehenago.
Espezialitateak ikusgarriak dira: puntuazioa, scratch, keirin… Emozioz beterik daude helmuga zeharkatu arte ezin baitezakegu nor den irabazlea esan.
Galvez gogoan
Txirrindularizaleok gogoan dugu Isaac Galvez. Ganten hil zen berari gustatzen zitzaiona egiten. Ez zen soilik pistard bat, errepidean zenbait garaipen lortu zituen. Horra hor bere berezitasunetako bat, ez zen soilik pistako tituluekin konformatzen.
Astarlozak bete zuen bere tokia. Beste txirrindulari bikain bat. Pistakoa ez izan arren bikain bete zuena Galvez-en tokia. Baina Isaac egon izan bazen Llanerasekin, agian azken ematza beste bat izango zen (2000. urtean garaipena lortu zuten). Paper bikaina burutu zuten euskaldunak eta munduko txapeldunak.
Oso hunkigarria eta ona Galvezi egindako omenaldia, bere arrebak jaso zituen lore sorta eta txaloak.
ETB 1 ondo, belodromoa utzik
Aurrenekoz ikusteko aukera izan dut Euskadiko 6 orduak zuzenean telebistatik. Aurreko edizioetan ez dakit ETB1ek zuzenean ematen zituen, ziur bai ez zuzenean ematen zutela.
Aurten ekitaldi gehiena telebistatu dute (lauretatik bederatziak arte). Behingoan txalotu egingo dut kanal publikoari. Bigarren mailako futbola alde batera utzita garrantzia handiagoa eman diote kirol txikiago bateri.
Hala ere pena eman zidan atzo Anoetako belodromoak. Ez zegoen beteta. Ni joan nintzenean izugarrizko giroa zegoen eta belodromoa jendez lepo. Atzokoa ere giroa ziur bikaina zela, gainera inauteriak zirela kontuan hartu behar da, baina hala ere belodromoa horrelako ekitaldi batean utzik ikustea pena eman zidan.
Idatzi artikulu bat