Badirudi blogintzak halako loraldi bat bizi izan zuela orain dela bost urte inguru ta mundu honek egiten zituen ekarpenak ugariak ziren gaur egungo garaiarekin konparatuz gero. Hala ere esperantzarako zantzuak badaude eta egunero blogen bat jaiotzen da interneteko txoko ezkuturen batean.
Normala den moduan bakoitzak gustuko dituen arloan jakiten du blog mundua nola dagoen. Bat jaiotzen bada interesatua enteratuko da, hiltzen bada ere jakinaren gainean egongo da. Sorpresak ere ikusiko ditu.
Azken aste hauetan horrelako bat bizi izan dut. Asko miresten dudan pertsona batek blog bat ireki du (oraindik nabari da lehen pausuak ematen ari dela. Adibidez blogaren egitura pixkat berde dauka baina nabari da halako mimo bat jartzen duela postak idazterakoan eta blogaren eraikuntzan). Itsaso Leunda triatleta tolosarrak, azken urteetan parte hartu duena Oñatiko Duatloian eta espektakulua eman duena bizikletako saioan, blog bat abiarazi du.
Ona da behe klaseko kirolarientzat (hots beraien helburu nagusia kirolaz disfrutatzea dena) horrelako superwoman eta superman-ek (adibidez Eneko Llanos triatleta gasteiztarrak edo Marcel Zamora kataluniarrak) beraien gora beheren berri ematea. Horrelako blogak umiltasun handiaren seinale direlako eta edozein kaletar bezalako pertsonak direla adierazten dute.
Ongietorri blogosferara Itsaso eta zure blogaren jaiotzetik jakin ezazu jarraitzaile bat daukazula ;)
Pd. Post hau idazterakoan testu prozesatzaileak aukera eman dit retorromaniko ¿? hizkuntzan zuzentzeko akats ortografikoak... tentazioak alde batera utzi ditut eta euskaraz idazten nengoela esan diot.
Idatzi artikulu bat