Azken aldian liburu denda batetara sartzen naizenean (edo musika denda), txikia edo handia izan -tamainak ez du axola, mareatuta bezala sentitzen naiz. Eskaintza gehiegi ikusten dute nire begiek eta horrek duda asko sortzen dizkit produkturen bat aukeratzerakoan. Haruki Murakamik azken liburu bat argitaratu duela, baina aldi berean adibidez euskal literaturan nobedade pare bat irten direla merkatura oso erakargarriak. Edo gorputzak musika eskatzen dit baina badirudi literatura eskaintza paregabe bat dagoela aurki amaituko dena. Horrelako situazioekin aurkitzea bat nahiko ohikoa izaten da azken aldi honetan. Kontuan izan inoiz baino gehiago publikatzen dela (edo sortzen dela) eta teknologia berriek nahiko eskuragarri egiten gaituela kultura.
Orain dela hilabete batzuk horri buruz hitz egiten pertsona batzuekin situazio hori ez dela oso atsegina ondorioztatu genuen. Azkenean buruak milaka galdera izaten dituelako eta zerbait aurkitzen duenean jarraian beste gauza bat hobeago bat topatu daitekeelako. Kontraeraginkorra izan daiteke hainbeste eskaintza zabala izatea begi bistan ondorioz dendatik ateratzea lor dezakeelako eta joan garen helburua beste baterako utzi.
Oso garrantzitsua da, kasu hauetan, jakitea zer nahi den nahiko zehatz. Erabaki hori hartzerako orduan faktore influentzia izan dezakete: lagunen gomendioak, profesionalen hitzak... Baina garrantzitsuena nire ustez ideiak garbi izatea da.
Idatzi artikulu bat