Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/11 13:47:56.269 GMT+2

Eneida Iturbideri erantzuna

Gaurko Goienkarian (388. zenbakia, Iritzia atala, 8. orrialdea) Eneida Iturbideren iritzi artikulu bat dator bertan Coca Colaren azken kanpainari eta modan jarri diren plastikozko poltsei buruz mintzo dena.

Artikulua orokorrean nahiko zuzena iruditu zait. Gainera beti egin dudan bezala uste dut pertsona batek duen iritzia errespetatu egin behar dela, ados egon edo ez.

Hirugarren paragrafoa analizatu nahi dut (azken aurrekoa atzekoz aurrera kontatzen dutenentzat). Iritzi emaileak galdetzen du ea “zergatik erretiratu dituzten plastikozko poltsak orain eta ez duela 5, 10 edo 15 urte”. Baita ere ea “benetan kontzientzia ekologikoa daukatelako edo sos batzuk aurrezteko”. Amaitzeko “orain arte eskukada poltsa erregalatu digute lau gauza erosita eta orain poltsa = kaka”.

Galdera konplexuak ematen dute, puntu erretoriko batekin baina erraz erantzun daitezkeenak. Hirugarren eta lehenengo galderak elkar loturik daude. Supermerkatuetan eman dizkiguten poltsak betidanik izan dira oso kutsakorrak. Gauza da bizi dugun krisi garai honetan gizakien okerrak nabarmenagoak egin direla eta horietako bat azken hamarkadetan planetari egin dizkigun kalteak izan dira (hasi poltsa hauetatik eta amaitu neurri gabeko hirigintzan, beste etapa ilun batzuetatik pasata beti ere, adibidez garraio publiko ezaren erabilera). Honekin esan nahi dut orain dela 5, 10 edo 15 urteko kontzientzia ekologikoa ez dela berdina gaurkoarekiko, ez kopuruan ezta kalitatean ere. Garaiak aldatzen dira eta orain argiago ikusten da lurrak jasaten dituen ezbeharrak orain dela 15 urte baino. Bigarren galdera konplexuena da erantzuteko, horretarako Carrefourreko komunitateari galdetu beharko litzaioke zein helbururekin gauzatzen ari diren Bolsa=Caca publizitate kanpaina. Uste dut alde batetik kontzientzia ekologikoa dagoela baina beste alde batetik ikuspegi ekonomikoa ere badago.

Talde ekologistek urte asko daramatzate poltsa hauen aurkako kanpaina egiten edo gutxienez aholkatzen poltsak berrerabiltzeko. Pertsonalki azken urte hauetan ahal izan dudan gehienetan eraman ditut nire etxeko poltsak supermerkatuetara (erosketetara bakarrik inoiz baino gehiagotan joan behar izan naiz Gasteizen bizi nintzenean). Horrela jarraituko dudala uste dut, edozein delarik supermerkatua: Carrefour, Eroski, Dia... agian egunen batean etxetik poltsa eramatea ahaztuko zait baina espero hori gutxitan gertatzea.

Nork: piban.2009/09/11 13:47:56.269 GMT+2
Etiketak: natura carrefour eneidaiturbide ekologia goienkaria cocacola kontzientziaekologikoa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Uste dut askok pentsatu dugula Eneidak azaltzen dituen puntuak. Krisisak eragina izan du horrelako mugimendua sortzeko, dudarik gabe, baina beno bultzada aprobetxatu eta poltsak gutxitzen baditugu ba krisisak zerbait ona ekarriko digu behintzat. Autokritika egiten, ia beti hartu izan ditut nik horrelako poltsak gauzak etxera eramateko ta gero etxetik zerbait eraman behar dudanean berrerabili, beraz asko daukat aldatzeko. Hori bai, amorrua ematen dit horrelako enpresek guregana ingurumen aholkuekin etortzea beraiek saltzen dituzten produktuek 6 kapa plastiko eduki ondoren, gauza guztiak pakete indibidualetan, kriston anuntzio plastifikatuak, etxera propaganda masiboa egiten... Bakoitzak berea begiratuko balu...

Nork: Demonocrazy.2009/09/11 15:18:25.820 GMT+2
www.goiena.net/blogak/demonocrazy

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak