Kopenhagen Txirrindularitzako Munduko Txapelketa errepidean ospatzen ari egunotan. Bihar izango da plater nagusia, gizonezkoen elite probarekin. Bitartean astean zehar kategoria txikiagoak eta emakumeak aritu dira erlojuz kontrako eta iraupen probetan, baita eliteko gizonezkoak asteazkenean erlojuz kontrako proban.
Gaur emakumezko eliteak aritu dira. 140 kilometro izan dute aurretik helmugara iritsi aurretik (14 kilometroko zirkuitu bati 10 itzuli). 13:30etan ekin zaio probari eta hiru ordu eta 20 minutu eta gero Bronzini italiarrak irabazi du urrezko domina, Vos holandarrak zilarrezkoa eta Teuntenberg alemaniarrak brontzezkoa. Hauek ziren proba irabazteko hautagai nagusiak. Aipatu behar da Eneritz Iturriaga euskalduna 25. postuan iritsi dela. Guztira 40 txirrindulari baino gehiago iritsi dira lehen multzoan, seinale zirkuitua ez dela batere gogorra.
Junior mailan, 70 kilometroko proban, Garner Britainiarra gailendu da. Bere atzetik Druyts belgikarra eta Siggaard danimarkarra. Irene Usabiagak 13. postua lortu zuen. Erlojupeko probetan berriz, elite mailan Arn alemaniarrak gailendu zen. Zeelanda Berriko Villumsen izan zen bigarren eta Pooley britainiarra hirugarren. Leire Olaberriak 26. postua eskuratu zuen, eta horrekin datorren urteko olinpiadetan parte hartzeko aukera, eta Eneritz Iturriagaetxebrriak 35. amaitu zuen. Junior mailan espezialitate berean garaipena Allen australiarrarentzat izan zen. Bigarren Barker britainiarra eta hirugarren Kröger alemaniarra. Irene Usabiagak 16. tokian amaitu zuen.
P.d. Lotsagarria Teledeporteren jarrera. Munduko Txapelketa bateko probari baino ATP250eko partida bati eman diote lehentasuna. Lotsagarria!!! (gero esaten dute kalitateko telebista gauzatzen dutela).
Idatzi artikulu bat