Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/12/15 10:23:48.131 GMT+1

Elipsiak eta Iban Zaldua

Ostegun arratsaldean Iban Zalduak bere azken liburua aurkeztu zuen Gasteizeko Zuloa liburudendan. Lehen aldia nuen liburu baten aurkezpenera agertzen nintzela eta lehen aldia nuen baita ere Gasteizeko denda honetara sartzen nintzela. Bi gauza harrituta utzi zidaten, batetik aurkezpena egiteko era, oso lokala eta ez ofiziala (aurkezleak aipatu bezala liburua azaroan aurkeztu zen eta Iban Durangoko azokan sinatzen egon zen bere nobela) eta bestetik denda bera. Soto batean izan zen eta hasieran pertsona gutxi egon arren, hogei bat egongo ginen, aulkiak falta izan ziren eta hori autoreari asko harritu zion euskaldunok oso lotsatiak izaten ohi garelako horrelako ekitaldietara hurbiltzeko.

Aurkezlearen aurkezpenak Ibanek egin zuen eta horren papera Mikel Ayerbek bete zuen (Berrian, Nabarra, Geu… bezalako aldizkarietan idazten du kritika literarioak eginez) eta ondoren Zalduak bere liburuari buruz zenbait gogoeta bota zituen. Aurkezpen polita eta entretenigarria izan zen atzo bizitakoa.

Elipsiak

Ibanek azaldu zuen nobeloi bat dela argitaratu berri duen obra, baina elipsi ugariz beterik dagoela. Elipsiek irakurleei argiago izateko aukera ematen die, irakurleak betetzen ditu elipsi hauek eta horrela hau pozik sentitzen da istorioaren partaide sentitzen delako. Beste mugan autore euskaldun batzuk aipatu zituen. Jokin Muñoz erabili zuen adibide bezala. Ez du elipsirik erabiltzen eta ondorioz orri askotako nobelak irteten zaizkio.

Nobelak idazteko gaitasuna

Autoreak aipatu zuen alde batetik nobelako pertsonaia ez dela bera eta mesedez hori bere emazteari esateko honek ez diolako sinesten (pertsonaia unibertsitate irakasle ezkondu bat da Euskal Herria utziko duena sei hilabetez Alaskara joateko ikastaro bat ematera eta emaztea etxean utzita) baina eduki duela tentazioa protagonistak bezala ikasturte hasieran apunteak paper ontzira botatzeko gogoa eta ikasgaiaren historia berak asmatzeko dagoen ganaduarengatik eta Italia noiz sartu zen urre patroian ez jakiteak batzuetan desesperaziora eramaten du (beharrezkoa den gauza bat). Baina ez du egiten ikasleak pentsatu baino azkarragoak direlako eta gezurrak esaten baditu berak sinetsi beharko lituzkeelako. Eta beste alde batetik aipatu zuen nobela bat idazteko edozein dela gai. Ondorengo luntxean izan genuen solasaldi batean esan nion horretan ez nengoela ados aurten inoiz baino gehiago idazten ari naizelako literatur lehiaketetarako eta oso zaila egiten zaidala, beraz edozein ez dela gai nobela bat idazteko. Esan zidan ados zegoela, baina nobela bat idaztea ipuin bat idaztea baino errazagoa zela. Ipuin on bat idaztea da zaila. Edo hala ulertu nion nik behintzat.

Nork: piban.2008/12/15 10:23:48.131 GMT+1
Etiketak: zuloaliburudenda nabarra geu berria euskadiliteratursaria jokinmuñoz gasteiz araba ibanzaldua euskalgatazka euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak