Egun hauetan Donostian nago. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako udako ikastaro batean parte hartzen ari naiz. Aukeratu dudan ikastaroa Gerra zibila euskal literaturari buruzkoa da. Alde batetik gure historian egon den gertakaririk nagusiena eta beste alde batetik literatura, gustuko ditudan bi mundu.
Egia esateko asko disfrutatzen ari naiz nire egonaldiaz Gipuzkoako hiriburuan. Aitortu behar dut hiria oso turistikoa iruditzen zaidala baina urtean egun batzuk etortzeko eta inguratzen didan munduaz deskonektatu nahi badut toki egokia da.
Atzo izan genuen lehenengo jardunaldia. Aurreneko hitzaldian Jon Kortazar izan genuen 1937tik 2007ra arte Gerra zibila ardatz bezala hartuz idatzitakoari buruz azalpen bat ematen. Garai ezberdinak eta estilo ezberdinei buruz hitz egin digu. Hurrengoa hizketan Ana Toledo izan zen eta bertan sakon jorratu zuen 1964ra arte gerra ostean euskal literaturak emandako guztia. Noski urte askotan hutsune nabaria egon zela azpimarratu zuen. Eta amaitzeko Jean Haritschelhar egon zen Iparraldean euskal literaturan gertatu zenari buruz hitz egiten.
Gaur beste hiru hitzaldi izango ditugu eta jardunaldiak bihar amaituko ditugu eguerdi aldera. Aukera izaten ari naiz twitter bidez behin edo beste nire inpresioak jardunaldi hauei buruz eta ongi pasatzen ari naizela azpimarratu behar dut. Alde batetik dinamikoagoa egiten ari naiz nire egonaldia eta aisialdi ugari izan arren ez daukat betarik aspertzeko: goizetan Miramarreko jauregian jardunaldian, eguerdian hondartzara eguraldiak laguntzen badu (astelehen arratsaldean iritsi nintzen eta Donostian ez zegoen batere girorik, ordubete lehenago Lizarra inguruan egon nintzen lanean eta han kiskali egiten ginen eguzkipean 30 gradutara), lagunekin bildu, Donostiatik paseatu...
Bihar amaitzen dela aipatu dut goian. Pena emango dit pixka bat eta faltan botako dut ikasturtean zehar egun hauek baina nire naturara itzultzeko ordua iritsiko zait. Hala ere azpimarratu behar dut uztail honetan asko gozatzen ari naizela nagoen tokian egonda ere. San Ferminetan egon nintzen eta izugarri ongi pasa nuen, Donostian ere ez nago batere gaizki (eta hori hondartzak ez didala grazia askorik egiten) eta eguraldi ona egin arren beroak ez dit kalte asko eragiten.
Disfrutatzen jarraituko dut beraz udara honetan eta twitter bidez horren berri izango duzue. Tamalez blogean egoteak lan gehiago eskatzen didalako eta askotan ez naiz heltzen hau eguneratzea, baina saiatzen naiz ahal dudana egiten.
Idatzi artikulu bat