Udaberrian gaude orain dela hilabete batetik. Aipatu nuen negua hotzarekin agurtzen zela. Eta aste santuko oporrak pasa arte esan dezakegu eguraldia orokorrean oso petrala izan dela.
Baina orain eguraldi ona egiten du. Momentuz aste osoan zehar eguzkia izan da nagusi Gasteizeko zeruan. Hori ez da oso ona unibertsitateko ikasleentzat.
Alde batetik irakasle askok ez dute eskatzen beraien klaseetara joateko. Horrek eta kanpoan eguraldi onak egotea, klaseetara faltatzearen arrazoi nagusietako bat da. Beste alde batetik gelak asko berotzen dira, eta giro horretan bat izerditan jartzen da asko gogaituz.
Onartu behar dut alde onak ere badituela eguraldi honek. Aire librean egoteko eta gauzak egiteko aukera gehiago ditugu. Baina benetan esaten dizuet ikasleentzako eguraldi hau oso gogorra dela.
Erantzunak
Ikasleentzat nahiko gogorra, baina ongi dago jakitea arratsaldean dexente ikasiz gero, kirola egiteko aukera dagoela aire librean afalorduarte edo :)
Nork: newton.2007/04/20 17:29:56.166 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/29A