Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/28 11:52:51.395 GMT+1

Durangoko III. duatloia

Gaur arratsaldeko lauretan Durangoko III. duatloia ospatuko da. Zorionez mundu honetan hasi nintzenean duatloi hau ere jaio zen eta horrenbestez hirugarren edizioa izango da parte hartzen dudana.

Denboraldia aurrera doa. Dagoeneko lau proba gauzatu ditut (Barakaldo, Mungia, Basauri eta Oñati) eta lauretan emaitza positibo bat atera dut. Denboraldiko hilabete erabakigarrienaren eta zailenaren aurrean nago, apirila. Hilabete bukaeran Arrigorriagako distantzia luzeko duatloia ospatuko da eta bertan parte hartuko dut hiru eta erditik behera jaisteko esperantzarekin.

Tartean aste santuak izango ditugu. Horrelakoetan nire entrenamenduek kalitatez eta errendimenduz jaisten dira (zeregin asko izaten ditudalako tarteko), baina aurten motibatuta nago eta hori ez dela gertatuko espero dut. Arrigorriagara ehuneko ehunean iritsiko naiz.

Gaurko duatloia nire sasoia ikusteko balioko dit. Nahiko gogorra da eta emaitza onak ateratzeko nahiko sasoi onean egon behar da. Korrikako azken zatian egon daiteke klabea baina orokorrean proba guztiak maila altu bat eskatzen du.

Eguraldia lagun badugu emaitza onak lortzea espero dut.

Nork: piban.2009/03/28 11:52:51.395 GMT+1
Etiketak: duatloi durango arrigorraga oñati apirila kirolak gipuzkoa bizkaia euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak