Ostegun arratsaldean Durangoko azokan izan nintzen. Bigarren urtez joan nahiz eta aurten ere primeran pasatu dut. Lehenengo aldiz kotxez joateko aukera izan dut, eta esan beharra daukat herrira gerturatu alazbat, nabaria dela azokaren eragina.
Sarreran trafikoa handia zegoen eta edozein lekutan aparkatzearekin konformatu behar izan nuen. Ez nuenez dirurik aske gune urdinetik aldentzea erabaki nuen eta hilerrian aparkatzeko erabakia hartu nuen. Ordu batzuetara nire lasaitua hartu nuen jakinda herriko poliziak isunak jarri zizkiela gaizki aparkatu zutenei eta ez zutela infrakzio bat bera ere barkatu.
Azoka urtero haziz baino, egonkortzen doala esan daiteke. Sentsazio ez da jendea denbora pasa doala azokara, euskal kultura ikustera baizik: nobedadeak, idatzi dena, gehien entzuten dena…
Erosketa helburu batzuekin joan nintzen, baina argi dagoen bakarra da liluratuta bukatzen duzula hainbeste eskaintzaren aurrean eta dirua oso azkar joaten dela eskuetatik. Berria-ko estilo liburua, Iban Zalduaren Etorkizuna eta Boltxe aldizkariko zenbaki batzuk erosi nituen.
Gainera Durangora hurbiltzen ari nintzela Euskadi Gaztea entzuten Ibaizabal ikastolakoek egutegi bereziak saltzen zutela aditu nuen (azken aldian modan dauden egutegi biluzi horietako bat),eta badirudi ez zutela zorte handirik izan salmentekin. Horregatik eta badakidalako zer den gaizki pasatzea proiektu bat aurrera ateratzeko, nire laguntza eman nien halako bat erosiz.
Datorren urtean berriro itzuliko naiz, uste dut ohitura hartuko dudala urteko zubi honetan kanpora joan beharrean Durangora hurbiltzeko.
Idatzi artikulu bat