Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/16 14:00:59.591 GMT+2

Dortsal gorriarekin Behobia-Donostia lasterketara

Lortu dut. Ordu asko entrenatu ostean denboraldiko helburu garrantzitsuenetako bat bete dut. Datorren azaroaren 11an ospatuko den Behobia-Donostia lasterketan dortsal gorriarekin irtengo naiz.

Antolatzaileek irteera kolore desberdinetan zatitzen dute, horia, berdea, gorria, urdina eta zuria. Gero eta denbora hobeagoa orduan eta irteeratik gertuago.

Nik igandean gorria lortu nuen. Donostiako zazpigarren maratoi erdian 1:33:24 segundoko marka egin nuen eta horrek balio dit Behobian lehendabizikoz kolore batekin irteteak. Lasterketa ez zitzaidan zaila suertatu, urduri nengoen baina abian jarri eta gero tentsio guztiak kendu nituen eta erritmo konstante batean burutu nituen lehen hamar kilometroak. Erditik igaro ondoren kapaz ikusi nintzen ordu eta erditik behera jaisteko, baina tenperatura altuek ez zidaten utzi hori lortzen.

Gasteizen hamalaugarren kilometrotik egin zitzaidan gogorra, oraingo honetan azken hiru kilometroak pasa nituen gaizki. Baina hiru kilometro 18 pasa eta gero ez da ezer (kar, kar). Okerragoa da Gasteizen pasa zitzaidana (7 kilometro falta zitzaizkidan eta erritmoa erabat gorabeheratsua neraman).

Denboraldia ia amaitu dut (26an Bilboko III. duatloiarekin amaitzen zait lasterketen egutegia), eta oso pozik nago egin dudan lanarekin. Asko dut eskertzeko batez ere Gasteizen aurkitu dudan lagun taldeari entrenatzeko. Eskerrik asko ondoan egon zareten guztioi: familia, taldekideak, ikaskideak… zuei esker nire denboraldia eramangarriagoa egin zait.

Eta ni galdetzen naiz…

Zergatik kontratatzen dituzten maratoi erdietarako eta maratoietarako erbiak erritmo batean joateko, gero erritmo hori ez badute betetzen? Zergatik kontsigna hitzak ez du esanahi bera Gasteizeko maratoian eta Donostiako maratoi erdian? Zer egin behar da jendeak lehenengo korrikalaritik azkeneraino animatzen egoteko?

Nork: piban.2007/05/16 14:00:59.591 GMT+2
Etiketak: behobia-donostia donostia gipuzkoa maratoia duatloia kirolak araba gasteiz erdimaratoia korrika euskadi | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak eta ondo pasa Behobian gorriz jantzita ... hurrengo urterako akaso Donostiako Maratoia eta Anoetan lasterketa amaitu?

Nork: newton.2007/05/18 11:25:38.129 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/29A

Argi daukat gauza bat: Behobia-Donostia egin behar dudala. Badakit oso goiz dela apuntatzeko baina nik hori egin dut. Gainera lesionatzen banaiz, ba zorte txarra eta hurrengo urtean saiatu behar egiten. Bestela egingo dut eta 2008an, 22 urterekin, Behobia ez badut nahi errepikatzea Donostiako maratoia prestatuko dut. Baina hori oraindik oso urrun dago, kar, kar.

Nork: piban.2007/05/19 01:48:03.930 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak