5.
etapa. Carrion de los Condes – Leon. 100 km.
4h 46
min. 21,2 km/h. Irailak 21, ostirala.
Azkar gauzatutako etapa, gehienbat ibilbideak zituen zuzengune lau amaigabeetan haizea alde izan nuelako.
Goiz goizetik izan nuen eguraldi bikainaz gozatzeko aukera. Irten baino lehenago ondo gosaldu nuen eta ondoren Larrionetik hurrengo herrira abiatu nintzen, 15 kilometrora kokatua zegoena. Zati hori izan zen agian eguneko zailtasunik handiena, batez ere gorputza ez nuelako bero. Bestela egun guztian zehar ez nuen aparteko arazorik izan.
Aipatzeko bi ezbehar bakarrik. Lehenengoa erle batek ziztada bat eman zidala ezkerreko belarrian eta ondorioz ziztu bizian joan behar izan genuela gertuen zegoen farmaziara amoniako pixka bat erostera. Eta bigarren arazoa Leonetik bost kilometrora, hiriaren sarreran, zulatu bat izan nuela atzeko gurpilean. Zorionez bi atzerapen txiki horiek konpontzea lortu nuen.
Leonera iritsi nintzenean ez nuen aparteko arazorik izan aterpetxea bilatzeko. Eta nolako aterpetxea. Young international aterpetxe sareen barruan aurkitzen da Leongoa. Denetarik dauka: internet, prentsa, dutxa beroak, telebista gela, garbigailu eta sikagailuak… Hori guztia hiru euroren truke. Gainera e zuen ordurik ezartzen ateak ixterakoan eta goizeko hamarrak arte egon zitekeen bertan.
Arratsalde gehiena igaro nuen bertan deskantsatzen. Bost egun nindoan bizikletari eman eta eman, eta ordurako nekea nabaritzen hasi zen. Vuelta Espainiako etapa ikusteko aukera izan nuen eta interneten email batzuk bidaltzeko ere. Azken orduan katedrala eta hirigunea bisitatzera hurbildu nintzen ondoren inguruan afaltzeko eta poliki-poliki aterpetxe ingurura bueltatzeko.
Pasio luze baina polit baten ostean lortu nuen aterpetxera iristea. Hurrengo egunerako gauzak prestatuta utzi eta hamaikak aldera oheratu nintzen.
Idatzi artikulu bat