Piban
Blogari berri bat jaio da.
Kaixo internauta guztiak. Nire izena Iban Perez da, Piban izenagatik ezagunagoa.
Oñatikoa naiz eta Oñatin bizi naiz. 19 urte bete nituen 2005eko apirilean.
Gauzak kontatzeko gogoa.
Gaztea naiz eta nire inguruan hamaika gauza gertatzen direnez, gauza horiei buruz hitz egitea pentsatu dut. Horretarako sartu naiz blog mundu honetan, biderik errazena delako jendearengana hurbiltzeko eta niretzako esperientzia eder bat izango delako horrelako eguneroko bat edukitzea www.goiena.net-eko blog komunitatean.
Hemendik aurrera kontatuko dizuedan dena gustatzea edo ondo artzea espero dut. Besterik gabe, agur bero bat.