Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/10/04 23:35:40.081 GMT+2

Deja Vú Calellan

Gaur idazteko gai zail bat aukera dut. Arrazoi nagusia: aste bukaeran bizi dudana zaila egiten zaidala hitzekin azaltzea. Deja vu bat bizi izan dut Calellan. Dakizuenez iaz han egon nintzen bertako lehenengo Iron Man distantziako Challenge Barcelona – Costa Maresme izeneko proban. Errelebo modalitatean parte hartzen. Aurten bueltatzea suertatu zait. Oraingo honetan triatloiko epaile bezala. Aukera iragan ostiralean agertu zitzaidan, irailaren 24ean. Euskadiko Federazioko kide batek idatzi zidan epaile ofizial baten beharra zeukatela Calellako proban. Nire egutegiari begiratu ondoren argi geratu zitzaidan ostiraletik astelehenera arte iraungo zuen bidaian aukera izango nuela joateko. Beraz asko pentsatu gabe baiezkoa eman nion eskaintza horri.

Ez zen izan ordubeteko lana, 16 orduko lana gutxi gora behera. Ez nituen triatletak hoteleko balkoitik ikusi igerian goizeko zazpi eta erdietan, bizikletak zeuden tokira goizeko seietan nola sartzen ziren ikusi nituen. Ez nuen barnetik eta kanpotik ikusi txapelketa, ikuspuntua aldatuta nuen baina hala ere ibilbide guztiak ikusi nituen (korrikakoa eta bizikletakoa). 22 ordu jarraian lo egin gabe (nire errekorra berdindu nuen). Oñatiko jaietako aste bukaera onena galdu nuen... Baina merezi izan du. Beste behin horrelako aukera ematen badidate eta posible baldin bada, erantzuna berdina izango da.

Bizitzan gutxitan maitemindu naiz. Aste bukaera honetan berriro ikusi dut egoera horretan nagoela mediterraneoko hiri honekin. Maite dudan kirol bat da triatloia. Barnetik bizitzea aukera ahaztezina izan da. Ez ditut erraz ahaztuko 14 orduko bidaian zehar egindako barreak Javi eta Jon Anderrekin. Ez ditut erraz ahaztuko bizitako laguntasuna, egindako lan orduetan ikusitako irudi ikusgarriak eta Calellako giroa.

Calella, datorren urtean han izango nauzu (edo hori espero dut gutxienez). Beraz gaurkoz agurtzen naiz. Gabon, zorte on eta hurren arte.

Nork: piban.2010/10/04 23:35:40.081 GMT+2
Etiketak: bartzelona kirolak triatloia calella maresme | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak