Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/26 08:36:47.562 GMT+1

Bruce Springsteen

The Boss urtero merkatuan ikustera ohitu gara. Aurten 60 urte egingo ditu eta gaizkiesanek esaten dute perfekzioa galdu duela eta krisiari aurre egitearren inoiz baino aktiboago dagoela.

Bruce Springsteen deskubritu nuenean DVD bati esker (Palau Sant Jordin eman zuen kontzertua 2002an), esan dezaket liluratuta geratu nintzela kantari amerikarrarekin eta atzean zuen E Street band-ekin. Harrezkero jarraitzaile fidel bat bilakatu naiz.

Perfekzioa galdu duela? Konparatuta Born to run diskoarekin agian bai, baina ez gehiegi (uste dut urte erdi behar izan zuela diska hori plazaratzeko eta Born to run kantak berak hamaika buruhauste eman zizkion). Nire ustez ia 30 urte hauetan Bruce Springsteen-ek esperientzia handia jaso du bizitzatik eta perfekziora iristeko gero eta denbora gutxiago behar duenaren seinalea daukat.

Honekin ez dut esan nahi bere azken disko guztiak, ia bat urteko, perfektuak direnik, baina bai kalitate altukoak. Egia da agian hiru bat egunetan grabatu zuela Sessions baina berak aipatu bezala urteak ziren buruan zuela ideia hori.

Brucek bere 60 urteekin ardoari bezala gertatu zaio, gero eta zaharragoa gero eta hobeagoa. Aktibotasun hori txarra eta ona izan daiteke aldi berean. Kutsatzen duen energia positiboa bi ordutako kontzertuetan gaur egun pertsona gutxik egin dezakete. Zorionez bizitza aktiboak The Boss handiari on egiten dio...

Nork: piban.2009/03/26 08:36:47.562 GMT+1
Etiketak: bartzelona borntorun musika brucespringsteen theboss | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak