Atzo aipatu bezala kafe garaia izan arren ikasleontzat, krisi ekonomiko sakon batean bizi arren eta etorkizuna iluna izango dela ematen duen arren idazteko gogoa ez zait joan bost urte hauetan. Eta espero ez joatea gogo hori inoiz!!!
Abentura berezi bat bezala hasi zena amaiera non zuen jakin gabe gaur egun oraindik jarraitzen du eta agian inoiz baino indar gehiagorekin bizirik dirau. 2005eko maiatza hura pertsonalki aro berri baten hasiera suposatzen zuen unibertsitate munduan sartzean. 2006a urte polita izan zen, hor hasi baitzen adibidez Gasteizen daukadan lagun taldearen oinarria osatzen eta zorionez oraindik mantentzen dudan erlazio bat zoragarri bat EAEko hiriburuarekin. 2008a ere berezia izan zen, kirolean asentatua nengoen eta nire kirol ibilbide berrian hiruzpalau arrakasta lortu nituen (Arrigorriagako podiuma, Lisboako Iron Man erdia eta Donostiako maratoia). Iaz bizitza beste era batera ikusten ikasi nuen, kirolaz haratago, unibertsitateaz haratago... urte horretan lortu nuen literatur lehiaketa pare batean arrakasta txiki batzuk lortzea. Aurten berriz ametsen urtea da. Historiako karreraren amaiera (gauzak ondo joaten badira) eta Europako txapelketa baten parte hartzeko urtea ere bada. Hau da, orain dela urte batzuk pentsaezina zena nire moduko pertsona batentzat gauzatzera doaz.
Gauzak horrela bost urte polit izan dira bizi izandakoak eta bizi izandako horretatik zati bat blog honetan geratu da islatuta. Ezbairik gabe eta goian aipatu bezala indarra badaukat gutxienez beste bost urtez aritzeko.
Jarraitzen didazuen guztiei eskerrik asko hor egoteagatik zuek gabe ez litzatekeelako posible izango bidai hau ;)
**BTR**
Idatzi artikulu bat