Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/19 17:00:19.581 GMT+2

Bost kilo gerezi etxerako

Pasa den astean Aiegira joan nintzen gauza batzuk egitera udako denboraldia prestatzeko: arropak eta liburuak eraman, janariak eta edariak erosi…

Lagun bat joan nintzen bisitatzera ondoko herri batera, Bearinera hain zuzen ere. Hara non nire sorpresa maiuskula 5 kilo (eta pixka bat gehiago) gerezi prest zituela niretzat etxera eramateko prest.

Badirudi bi gereziondo dituela eta horietako batek fruituak eman dizkiola. Zoritxarrez besteak ez ditu jasan aurten egindako hotzak eta oraingoz fruitu gabe dago.

Nafarroan ohikoa izaten da herri txikietan etxeetan lorategiak izatea eta hauetan fruitarbola ugari edukitzea gero lagunekin banatzeko eta dastatzeko.

Horregatik nire lagunari eskertzen diot egindakoa eta azpimarratu etxean guztiok oso gustukoak ditugula gereziak eta harrera beroa izan dutela (kar, kar, kar).

Nork: piban.2007/06/19 17:00:19.581 GMT+2
Etiketak: frutak aiegi bearin gereziak nafarroa euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak