Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/05/12 14:54:56.958 GMT+2

Bob Marley hil zela hamar urte ondoren jaio zen

Gaur Oñati irratiari buruz idatzi nahi dut, eta uste dut beharra daukadala hori buruz zenbait gauza esatea. Nire inpresio batzuk atzo 20 urte bete zituen nire herriko irratiari buruz. Irrati bat herrikoengatik egindakoa eta aldi berean herriarentzat. Bob Marley-ren heriotzaren hamargarren urtemugan jaio zen, San Miel txiki batzuetan. XXI. mende honetan une oro oraina aldatzen ari den garaian eta ondo dagoena zer gertatzen den nazio mailan edo nazioartean garrantzitsua da baita ere ez galtzea gure inguru hurbilenean gertatzen denaz. Horregatik uste dut Oñati irratiak azken 30 urte hauetan paper garrantzitsu bat jokatu duela herrian egunero bertako gora beheren berri ematen.

Esan dudanez nire ustez azpimarratu behar da gertutasun hori. 30 urteetan gauza asko gertatu dira baina herriko haur bakoitzak handik pasatzea oso garrantzitsua zen jabetzeko herrian bazegoela komunikabide bat guri buruz hitz egiten zuena. Eta guztien buruan, heldu egiten garenean eta 107.3 diala jartzen dugunean oroitu egiten gara han egon ginela gure eskola edo ikastolatik zerbait egiten. Oñati irratiak egiten duen papera oso garrantzitsua da eta espero beste 30 urteetan ere antenan jarraitzea gure kaleko berriei buruz hitz egiten.

Eskatzen diodan gauza bakarra da, eta badakit irratikoek buruan dutela, internetera salto egitea. Oñati irratia edozein lekutan zaudela aukera izatea entzuteko. Kanpoan bizi garenok asko eskertuko genuke.

Besterik gabe nire zorionik beroenak Oñati irratiari. Asko gustatzen zait proiektu hori eta espero urte askotan aurrera jarraitzea.


Arrasate irratia Goiena.net-en entzungai

Barkatuko didate blog honetako jarraitzaileek baina gaur konturatu naiz Arrasate irratia entzungai dagoela goiena.net atarian. Sorpresa polita eraman dudana kontuan izanda Debagoienetik at nagoela eta bertan gertatzen diren berriak soilik goiena.net-en bidez jarrai ditzakedala. Gustura asko entzuten da bailarako herri irrati bat handik kilometro batzuetara egon arren.

Nork: piban.2011/05/12 14:54:56.958 GMT+2
Etiketak: oñatiirratia oñati komunikabideak goiena arrasateirratia irratigintza gipuzkoa net euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak