Situazio baten berri ematera noa (berriz). Euskal Herriko Unibertsitateak Arabako kanpuseko Koldo Mitxelena liburutegian gertatu da (bai irakurleok, liburutegiak eta zerbitzari batek dugun harremana maitasun-gorrotozkoa dela dirudi).
Iraila hasieran abuztuan maileguan hartu nituen liburu batzuk itzuli nituen. Zoritxarrez nire intereserako itzul egunetik kanpo. Horrek zer suposatzen zuen? Isuna. Ezinezkoa egingo litzaidake liburuak maileguan atera handik egun batzuetan. Atzeratutako egun bakoitzarengatik bi eguneko isuna jartzen dute (gutxi gora behera hamabost-hogei eguneko atzerapena pilatu nuen). Banekien isuna oso handia izango zela eta ez nuen galdetu zenbatekoa zen lotsarengatik. Aukera nuen etxean web orriaren bitartez horren jakitun izatea.
Astebetera gutxi gora behera ausartu nintzen begiratzen ea zenbatekoa zen nuen isuna. Nire harridurarako liburuak hartzeko baimendua nengoela adierazten zidan Euskal Herriko Unibertsitateko bibliotekaren atariko katalogoak. Pentsatu nuen lehen gauza izan zen udatik etortzerakoan amnistia bat bezala ezarri zidatela eta isuna (aitortu beharra daukat merezita nuela) barkatu egin zidatela.
Beraz panorama honen jabe eginda, nahiko ilusionatua liburutegira bueltatu nintzen eta bizpahiru alerekin egin nintzen. Zein izan zen nire sorpresa maileguan hartzera saiatu nintzenean. Mostradoreko emakumeak esan zidala urriaren hirura arte ezin nuela libururik hartu!!!
Baina harrigarriagoa dena gaur gertatu zaidana izan da. Bi emakume zeuden mostradorean. Biak leku horretan berriak uste dut, edo gutxienez nik ikusi gabeak. Kuriositatearengatik edo bigarren iritzi bat nahi nuelako (bigarren teoria honek indar gehiago izan dezake egunaren orduaren arabera) galdetu diet ea noiz arte ezin nuen hartu libururik. Nire harridurarako esan didate ez nuela isunik!!! Eta situazioa pixka bat azaldu diet nahiko labur. Adierazi diet lankideak esan zidala datorren hilabeteko hirugarren egunera arte ezin nuela hartu libururik. Sakonago aztertu dute kasua eta gauza arraro bat agertu zaie: leku batean aipatzen zuela isunik ez nuela (bibliotekako katalogoan) eta beste lekua batean isuna banuela (beraien ordenagailuko datu basean edo antzerako programa informatiko batean). Zorionez isuna kenduko didatela esan dezaket eta X espedientea telesaileko gidoi baten antza duen kasu hau aztertuko zutela agindu didate (agian erantzun gabeko galdera bat sortu du kasu honek – nonbaitetik zaintzen gaituzte???).
Idatzi artikulu bat