Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/30 23:52:33.524 GMT+1

Bizitzako pasarte arraro batzuk

Situazio baten berri ematera noa. Ahaztu buruan duzuen guztia eta imajinatu deskribatzera noana: Maiatzeko hilabetean gaude. Liburutegi batean zaudete. Konturatu gabe liburutegiko karneta itzuli duzun liburu baten barruan sartu duzu eta hortik bi egunera konturatzen zara egindakoaz. Liburutegiko arduradunarengana joaten zara eta galdetzen diozu zer egin dezakezun galdutako txartel hori berreskuratzeko. Berak munduko edukazio guztiarekin erantzuten dizu soilik gomendatu dezakeela behin-behineko txartel bat egitea. Aurrekoa agertu arte erabiltzeko edo berri bat egin arte. Behin-behineko txartel hori egiten duzu (hori bai bi aste itxaron beharko duzu zure eskuetara iritsi arte) eta txartel berri baten bila joaten zara (etxera iritsiko zaizuna posta bidez, hau da, again hemendik bi astetara edo bi hilabetetara izango duzu postontzian. Zeharo ahaztuta izango duzu gaia karta ikusten duzun arte).

Baina behin-behineko hori galtzen duzu era berean (liburu baten barruan utzita, nola ez). Baina zorionez bi hilabete edo gehiago igaro dira eta txartel berri heldu zaizu.

Hortik bi urtera gutxi gora behera liburutegian liburu bat uzten duzu eta harreran dagoena edukazio guztiarekin esaten dizu liburutegiko txartel bat duela zuri emateko. Sorpresa!!! Orain dela bi urte galdutako karneta berreskuratu duzu.

Baina horretan ez da gelditzen asuntoa. Hortik sei hilabetera gutxi gora behera berriro beste maileguan hartutako beste liburu bat itzultzen duzu eta harrerakoak oraingoan esaten dizu behin-behineko karnet bat duela galduta zenuen eta itzuli egiten dizu. Sorpresa!!! Orain dela ia hiru urte galdutako behin-behineko txartela itzuli didate.

Harrigarria badirudi ere, hau gertatu zait Euskal Herriko Unibertsitateak Gasteizeko kanpusean duen Koldo Mitxelena liburutegian. Orain bi ikasle txartel ditut eta behin-behineko liburutegiko txartela aurreko biak galtzen bazaizkit.

Nork: piban.2009/11/30 23:52:33.524 GMT+1
Etiketak: araba ehu gasteiz koldomitxelenaliburutegia euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak