Hezkuntza arloan, “murrizketarik gabeko” lurraldea izango da Euskadi (irekia atarian)
Azken aldi honetan hori entzun ahal izan diogu Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburuari. Hauteskundeak gertu daude eta hori oso nabaria da. Talka egiten du ikustea agintarien jarrerak bipolarrak direla. Hots, A esaten dut baina mikrofonoak eta kamerak ez daudenean nire aurrean aurrean B egingo dut. Bipolarrak dira.
Eta hori zergatik esaten dut? Ez dago dudarik: hezkuntzan murrizketak jasaten ari gara. Nafarroan 200 irakasle kalera, beno beraien hitzetan, ez dituzte kontratatu. Ondorioz Foru Erkidegoko irakasleek greba deitu dute urriaren 27rako. Araban, diputazioak ez ditu eskola liburuak dohain izatea nahi. Eta zeinen laguntzarekin gobernatzen du UPNk Nafarroan eta Alderdi Popularrak Arabako Diputazioan?. Erauntzuna oso erraza da: Nafarroako Alderdi Sozialista eta Euskadiko Alderdi Sozialistarekin hurrenez urren.
Aurrekontuak onartzen direnean eta armagintzan eta errege etxean sarrerak igo egin dituztela esan dezatela berriro hezkuntzan edo osasunan ez dituztela murrizketarik egiten. Ja!
Nabari da bi hilabete barru hauteskunde orokorrak izango direla. Alderdi Sozialistako kideen ezkerreko diskurtsoa agerikoa da (gutxienez iazko garai ez oso urruti batekin konparatuz gero: lan, pentsio eta negoziazio kolektiboaren erreformen garaia). Horrela uste dute salbatuko direla, edo gutxienez hartuko duten kolpea ez dela oso handia izango baina...
Idatzi artikulu bat