Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/10 22:00:37.107 GMT+2

Biharamuna

Atzoko bi gertaera Bilbo inguruan zapore mikatza utzi digu euskaldunoi. Lehenengoa ETAren atentatua, horri buruz aipamen txiki bat egin nahi dut blog honetan, ez delako gai bat albo batera utzi daitekeena. Atzoko erasoa PSEko bizkartzain bateri gaitzetsi beharra dago indarra ez delako bidea gauzak lortzeko. Horregatik blog honetatik eskatu nahi dut utzi dezagula alde batera biolentzia eta has gaitezela hitz egiten guztiak guztiekin. Gatazka konpontzeko entzuten jakin behar da eta bi aldeetatik ekintzak egin behar dira.

Beste gertakaria, ez dena atentatuarekin konparatu behar inola ere eta beste maila batean ikusi behar dena. Gainera, aldi berean, notizia ona izan daitekeena batzuentzat eta aukera galdu bat besteentzat: Bruce Springsteen-ek emango dituen kontzertuan sarreren agorpena izan zen.

16.000 sarrera ordu eta erdian. Horrek esan nahi duelako Euskal Herrian jarraitzaile ugari dituelako The boos jaunak. Eta beste alde batetik, gutxi batzuek gozatuko dute magiaz beteriko gau batez. Horiei, nire zorionik beroena sarrera lortu izanagatik. Eta besteoi esan, ni bezala seguruenik beste aukeraren bat izango dugula Bruce Springsteen ikusteko.

Nork: piban.2007/10/10 22:00:37.107 GMT+2
Etiketak: bilbo eta musika brucespringsteen | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak