Gaur goizean Idiazabalera joan naiz bertako XXII. Herri krosean parte hartzera. Beste behin ere antolakuntza bikain batek gidatu du proba. Ezin naiz kexatu jaso dugun atentzioaz Goierri inguruko herri txiki honetan. 2000 biztanle baino pixka bat gehiago ditu. Urtean behin ikusgarria eta ikustekoa izaten da nola idiazabaldar asko aritzen diren boluntario bezala lasterketa hau aurrera ateratzeko helburuarekin.
Iristen zaren lehen momentutik azkenekora arte antolakuntzako kideren bat izango duzu hurbil edozein dudatan laguntzeko. Kotxea aparkatzen laguntzen dizute, lasterketan izen emateko prezioa oso txikia da (aurreko urteetan dohainik, aurten 5 euro), zirkuitua nahiko ongi dago neurtuta, hiru buelta izan arren nahiko polita da dituen zailtasun txikiengatik, amaieran zozketa dago, ia parte hartzaile gehienek saria eramaten dute etxera, salda, haragia eta txorizoa ematen dizute dastatzeko, dutxak daude... Azken finean lasterketa herrikoi on baten eredua da urtero Idiazabaleko Herri Krosa.
Niri asko gogoratzen dit Durruma Kanpezun herrian bizi izaten dudanarekin urtero urri amaieran mendi bizikleta martxaren antolakuntzarekin. Han ehun biztanle inguru izango dira baina alde guztietatik ateratzen dira bolondresak martxa hori aurrera atera dadin. Ikusgarria izaten da.
Idatzi artikulu bat