Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/27 11:12:48.433 GMT+1

Berrogeita bat kilometroa

Azken atseden eguna

Gaur atsedena hartzea tokatzen da (edo hala uste dut nik behintzat, gero galdetuko diot prestatzaileari ea ordu erdi korrika egin dezakedan). Atzo jada nerbioak nabaritzen hasia nintzen. Eguneko momenturik onena korrika egitera irten nuenean izan zen eta soilik ordu erdi egin nuen, oso motza iruditu zitzaidan (kontuan hartuta igandean hiru ordu eta erdi egingo ditudala). Baina gustura, sentsazio onekin hori oso garrantzitsua da eta.

Maratoiari begira, psikologikoki prest nago eta animoak ere goi mailan ditut. Gogoa daukat igandea azkar iris dadin.

Nork: piban.2008/11/27 11:12:48.433 GMT+1
Etiketak: atsedeneguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak