Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/25 19:51:45.138 GMT+2

Bederatzi kilometroa

Goma zuria, goma gorria

Apirilaren 13an Arrigorriagan izan nintzen Euskadiko duatloi distantzia luzeko txapelketa jokatzen. Bertan nire kategorian hirugarren sailkatu nintzen eta han korrikako bigarren zatian, bi bira eman behar ziren parke bat, bi goma eman zizkidaten buelta bakoitzeko. Bata gorria eta bestea zuria. Harrezkero ez ditut kendu eta egin ditudan lasterketa guztietan eta eguneroko bizitzan denbora guztian gainean eramaten ditut.

Ez dakit nire paranoia bat izango den ala bitxikeria bat soilik baina harrezkero suerte handia izan dut eraman dudan bizitzan eta ez ditut kendu. Eta denbora asko igaroko da kendu arte. Beraz jakin ezazue maratoia goma horiekin egingo ditudala eskumuturrean eta gorria eta zuria Athletic taldeko koloreak izan arren horrek gutxien axola zaidana da. Behin baino gehiagotan esan didatelako talde horretako koloreak direla eta nik urdina eta zuria eraman beharko nituela, baina horrek, berriro diot, gutxien axola zait.

Nork: piban.2008/10/25 19:51:45.138 GMT+2
Etiketak: ohiturak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak